inprimatu
Obedientziaz
Izenburua:
Obedientziaz
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
833.zk.
Orrialdea:
4

Obedientziaz

 

Etxamendi, Manex

 

 1

 

 Itzain bat zohan bidean

 Idi-orgen aintzinean,

 Akhulua soin-gainean

 Idiek ere segitzen dute

 Nausia urhats onean,

 Gauaz ala egunenan,

 Gerthatzen ziren gunean,

 Bethi leialtasunean.

 

 2

 

 Noizbeit bada hasi ziren

 Idiak arranguratzen:

 Anhitz zirela nekhatzen...

 Bide patarrak, lur-lan gogorrak

 Zeieztelarik gerthatzen,

 Nausiak ditu laguntzen:

 Adarretarik thiratzen...

 Akhuluttoaz sistatzen!

 

 3

 

 Akhuluaz ez gustatuz,

 Hasi ziren sudur-huchtuz,

 Orger ostiko thiratuz;

 Itzain onari eskapatzeko

 Egin ahala bermatuz,

 Nausia zohan penatuz,

 Idiak ezin moldatuz;

 Bethi zohatzin thematuz.

 

 4

 

 Themak deus onik ezdauka:

 Idiak bide-bazterka,

 Phartitu ziren lasterka:

 Nausiari ez segitu nahiz,

 Hor eman ziren trebeska;

 Herrestan eta pumpeka,

 Yo zuten peko erreka,

 Ein ziren mila phorroska!

 

 5

 

 Akhuluaren gisara,

 Egiak gure yaidura

 Sumintzen dauku ardura:

 Eiten du gure malurra.

 Gure buruz-gain bizi nahiak

 Utziz Urgulu galkorra,

 Gaiten beraz gubaithara,

 Bizitzekotz deskantsura.

 

 6

 

 Gauza bati dut phentsatzen,

 Neure baithan dut senditzen:

 Ez dela aise zentzatzen...

 Gazte maiteak ikhasazue

 Nagusien obeditzen:

 Kontseilu onen segitzen,

 Behar delarik sofritzen,

 Gero ez da urrikitzen.

 

 7

 

 Sortzean inozentzia...

 Gero yiten da zentzia:

 Jaunaren probindentzia.

 Jainko onari obeditzia,

 Zer bake gozo eztia!

 Nik ere hortan bizia

 Iragaiteko guzia,

 Galdegiten dut grazia!!


inprimatu