inprimatu
Obedientziaz
Izenburua:
Obedientziaz
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
42
Alea:
1554.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Obedientziaz.

 

Manech Etchamendy.

 

 1

 

 Itzain bat zohan bidean;

 Idi-orgen aintzinean,

 Akhulua soin-gainean.

 Idiek ere segitzen dute

 Nausia urhats onean;

 Gauaz ala egunean,

 Gerthatzen ziren gunean.

 Bethi leialtasunean.

 

 2

 

 Noizbait bada hasi ziren

 Idiak arranguratzen:

 Bide-Patarrak, lur-lan gogorrak

 Zeieztelarik gerthatzen

 Nausiak ditu laguntzen;

 Adarretarik thiratzen... 

 Akhuluttoaz sistatzen!

 

 3

 

 Akhuluaz ez gustatuz

 Hasi ziren sudor huchtuz;

 Orger ostiko thiratuz;

 Itzain onari eskapatzeko

 Egin ahala bermatuz.

 Idiak ezin moldatuz:

 Bethi zohatzin thematuz.

 

 4

 

 Themak deus onik ez dauka:

 Idiak bide bazterka

 Phartitu ziren lasterka

 Nausiari ez segitu nahiz

 Hor eman ziren trebeska,

 Herrestan eta pumpeka

 Yo zuten peko erreka,

 Ein ziren mila phorroska!

 

 5

 

 Akhuluaren gisara,

 Egiak, gure yaidura

 Sumintzen dauku ardura:

 Gure buruz-gain bizi nahiak

 Eiten du gure malurra;

 Utziz Urgulu galkorra,

 Gaiten beraz gu baithara!

 Bizitzekotz deskantsura.

 

 6

 

 Gauza bati dut phentsatzen:

 Neure baithan dut senditzen,

 Ez dela aise zentzatzen...

 Gazte maiteak ikhasazue

 Nausieri obeditzen.

 Kontseilu onen segitzen,

 Behar delarik sofritzen,

 Gero ez da urriikitzen.

 

 


inprimatu