inprimatu
Martin, hartza, acheria, eta astoa
Izenburua:
Martin, hartza, acheria, eta astoa
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
406.zk.
Orrialdea:
4

Martin, hartzaa, acheria eta astoa

 

Etxamendi, Manex

 

 1

 

 Etchaldeko Nausi Martin,

 Iraulden ari zen behin.

 Bere idi ederrekin:

 Eta Golde-naharrekin:

 Betan Hartz bat zitzaion yin,

 Gose handichko batekin.

 

 2

 

 Hartzak dio Nausiari:

 «Idi bat emadak niri»

 Martinek aldiz Hartzari:

 «Orai irauden nuk ari.

 Lan hau baitut egin nahi

 Orentto bat egon hadi».

 

 3

 

 Acheri bat ziatzaion yin

 «Zer duk horren triste Martin?»

 «Hartzak Idi bat galdegin;

 Hortaz ez baitut atsegin,

 Har-ez dezadan berekin.

 Nik ez dakiat zer egin.»

 

 4

 

 Ah! hori baizik ez baduk

 Batere malurrik ez duk.

 Hartza hantche etzana duk.

 Aise enganatuko duk:

 Hori merke izanen duk.

 Bi oilachko gaztetan truk».

 

 5

 

 «Joanen nuk hantchetara,

 Nik oihunen daiat gora;

 Zer da to hantcheko hura?

 Hurbil hakio ondora:

 Goiti altcha zok Naharra.

 Eta tampetz, utz gainera.»

 

 6

 

 Hitz-arturik badoatza,

 Egitea du oihu gaitza:

 «Zer da hantehetan beltz-beltza?»

 Martin khechurik bihotza,

 Harturik Nahar-zorrotza.

 Hantchet kalitzen du Hartza.

 

 7

 

 Acherriak: «horra bora!

 Orai hor duk hil-gogorra.

 Eni duk eman beharra.

 Oilachko pare ederra...»

 Martin baitzen hain chuhurra.

 Igortzen dako chakurra.

 

 8

 

 Acheria da izitzen,

 Bere chilorat hurbiltzen:

 Ez da luzaz han egoiten.

 Oraino barura baitzen

 Berriz ere da itzultzen.

 Martini beha gelditzen.

 

 9

 

 Martinek du lana uzten.

 Eta laster etcheratzen.

 Idiak ditu lachatzen.

 Buztar-uhalak han uzten:

 Acheria da hurbiltzen.

 Eta uhalak ebasten.

 

 10

 

 Martin khechu berriz ere...

 Astoak dio: «Nik ere.

 Satifatuko hut aise:

 Bazka on bat baituk hertche

 Hortan nahi banuk ase.

 Hiru (uzker) egin arte?» (1)

 

 11

 

 Hitzak elgarri emanik.

 Martinek baietz, erranik.

 Astoa doha arinik.

 Bidea laster eginik.

 Acheri-chilon yadanik

 Han emaiten da etzanik.

 

 12

 

 Acheria zen ohartu,

 Chilotikan atheratu,

 Astoa nahiz tiratu

 Uhalez du estekatu:

 Astoak uhala hartu

 Eta hantik eskapatu.

 

 13

 

 Harriturik Acheriko,

 Hor yartzen da kokoriko.

 Astoari erten dako:

 «Ez othe hiz eroriko?...!»

 Bainan Astoa lasterchko.

 Etchean zen eguerdiko.

 

 14

 

 Astoaren balentria:

 Ase bat irabazia...

 Martin dena maleila.

 Phentsaketa zen hasia:

 «AStoa hor, asetzia.

 Ez dukek abilezia.»

 

 15

 

 Astoa du bazkan sartzen.

 Bainan makhilaz zampatzen,

 Martin zitzaion segitzen,

 Kalapitan han zabiltzen:

 Aiphatu hiru azantzen

 Egitea, behkr baitzen.

 

 16

 

 Ez, aserik heldu-dena.

 Bai, beharrezkoa-dena:

 Horra, nunduen lehena!

 Gerochago bigarrera!

 Geroan hirugarrena:

 Hura Izan zen azkena!

 

 17

 

 Dena leherturik hola

 Gero kamporat zohala,

 Erori zen berehala.

 Lurrerat Asto herbaila:

 Han zagon hila-bezala.

 Ahoa zabal-zabala.

 

 18

 

 Arrano, Bele, menditik,

 Bildu ziren urrunetik.

 Miruak dio goratik:

 «Hori hilduk oraikotik.»

 Hasten zaio hain gogotik,

 Bele bat, kisk, kisk, ahotik.

 

 19

 

 Hegaztinak atseginez...

 Astoa burutik minez:

 Martinen gaizki-eginez,

 Koleran zagon zin-zinez,

 Belea ahorat yinez!

 Hor, tinkatzen du haginez.

 

 20

 

 Astoa da krak, chutitze...

 Etcherat buruz phartizen.

 Etchek'andrea ari zen

 Hairs chuchen labe-gorritzen:

 Ez baita guti harritzen.

 Zer othe zaion hurbiltzen.

 

 21

 

 Asto gaizon firrindan.

 Bere Belea dilindan:

 Hok, ikhusiz bere bichtan.

 Andrea zen ikharretan

 Labe-haga su-garreta:

 Hartaz, yoiten du lumetan,

 

 22

 

 Beleari sua lothu.

 Astoa aldiz erhotu:

 Laster Bordara zen sarthu,

 Hantche berean gelditu...

 Bordan zen sua nausitu

 Eta guziak suntsitu!

 

 23

 

 Horra Nausi-zikhoitzari

 Zer malur zaion ekharri:

 Kalte eginez bertzeri

 Bere ongi egileri...

 Nahi dena uros bizi

 Bethi chuchen ibil bedi.

 

 (1) Nahi bada erran daite:

 Hiru azantz egin arte.


inprimatu