inprimatu
Lur-ikara
Izenburua:
Lur-ikara
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
966.zk.
Orrialdea:
5

Lur-ikara

 

Etxamendi, Manex

 

 1

 

 Mendi gaineko artzain zaharra, zuk behin erran zinduna:

 «Nola baititu Jainkoak iten argia eta iluna,

 Gisa berean gaur ez dakigu nolako den bihamuna.»

 Nor ez da orhoit juan den urtean hemen gertatu zaukuna?

 Lur-ikaretan akabatu zen Andreden Mari eguna.

 

 2

 

 Iluna jada zerratua zen, denbora goibel-goibela.

 Uda betean hau badakigu laster kanbiatzen dela,

 Bainan sekulan asmatzen ere lurra ikara zalkela:

 Halako ufa bero batean, hildi-maldoka bezala,

 Nik uste nuen behin betikotz burutik johan nintzala.

 

 3

 

 Lotseria bat lotu zizaidan, gogo-bihotzak izitu:

 Oi zer memento lazgarria zen, nehun deus ezin sesitu!

 Ta alabainan bekatorosak gaztigua merezi du,

 Bainan, Jainkoa, zuk egin obrak hor behar dia suntsitu?

 Izigarriko pena batean, biziaz nuen etsitu.

 

 4

 

 Izpiriturat jin zizaizkidan dudazko ahuleziak.

 Bai eta ere, moment berean, maite nituen guziak.

 Gisa bertsuan uzten baituke gizon bakotxa biziak,

 Jainko Jaun ona, begirazkitzu holako ezinbertziak,

 Pairatze bera egin zagoken Jesuseri kurutziak.

 

 5

 

 Hil-beldurrak ni bota ninduen, nola haizeak haritza,

 Eta iragan bizi guzia han neraukan urrikitza.

 Jainkoak berak daki geroztik egin neraion otoitza.

 Ordu hartako sendimenduak fermuki atxik banitza,

 Segurtamena dut antzinetik, zerua nuke saritza.

 

 6

 

 Lurra ikaran kustea bezain gauz itsusirik badea?

 Iraun baleza, deboildurikan jar laiteke jendaldea.

 Hari-piruak daukan bizian, hartu dezagun xedea:

 Beti zuzenki erabiltzea, suhar atxikiz fedea,

 Eta zeruko Artzain ona, zuk, beira zure artaldea.


inprimatu