Gure Jaun Deputatuari.
Manech Etchamendy.
1
Bortu gain huntan dira oro alegera,
Ni ere bozkarioz noha khantatzera.
Neguan phasaturik zombeit hotz-ikhara,
Gure kontsolatzeko yin da Primadera.
2
Primaderetan dira Loreak agetzen;
Mota orotarik da heietan gerthatzen;
Etcheko on dena guk etchean ezartzen...
Gizon hautatzen ere hola gira artzen.
3
Depotatuen bozkak nola dira Yoan?
Nork bere gostukoa othe du ondoan?
Eskualdun lore bat dut nik orai gogoan;
Nola agertzen zaukun Garazi chokhoan.
4
Ibarnegaray Jauna gure depotatu,
Bortzgarren aldikotzat dugu izendatu.
Nahiz kontrarioa zaitzun atheratu,
Bihotz onen zaitugu guretzat hautatu.
5
Eskualdunek zu baithan dugu esperantza,
Zuk ere har-ezazu gutan konfiantza,
Gure ganikan urrun dohala Arrotza ...
Bethi sustenga zazu Eskualdun-bihotza
6
Bachenabarre huntan zu zira bakharra,
Atchikitzen duzuna hortarako kharra.
Etsaiak duenean erakusten herra,
Gudukatzeko zira soldado azkarra.
7
Gure Depotatua bai, zuri ohore!
Bethi agertzen zira Garaziko-Lore,
Beharduner egiten baituzu fagore.
Zutan khondatzen dugu orai-ta gero-re!!
8
Eskualduna denari ez bekio gaitzi,
Bachenabarre huntan ez gira ez gaizki.
Eta .., Bachenabarren baitako Garazi,
Denek gorest dezaun ez dia merezi?