inprimatu
Gizon beharra
Izenburua:
Gizon beharra
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
484.zk.
Orrialdea:
4

Gizon beharra

 

Etxamendi, Manex

 

 1

 

 Petirisantsek zion gizon behar bati

 Abendoa hastean letra hat igorri:

 «Etchean badukanez janhari-edari,

 «Ikhustera laburzki nahi nauk ethorri.»

 

 2

 

 Arraphosta ein zion biphil eta labur:

 «Mandatari maltzurra, ez nuk hire beldur,

 «Nahiz nizan etchian guzietaz chuhur,

 «Lanetikan bizia badikeiat segur».

 

 3

 

 Bada negu beltzean aste bakhar batez,

 Hersturan gerthatu zen lan-biderik gabez;

 Andria eta haurrak zagotzin nigarrez,

 Petirisants higuinak, bisita beldurrez.

 

 4

 

 Astelehen goiz hartan argira bi oren.

 Ohetikan jeikirik gogotan eman zen:

 «Auher egonez ere deus ezin ideren...

 «Mendian hil dezaket Erbi bat bederen»

 

 5

 

 Arthizarra zeruan agertu orduko,

 Mendietan zabilan zerbait bilhatzeko...

 Nihun deus ez ageri... eguna dohako,

 Orhanean sartzen da etcherat jeusteko.

 

 6

 

 Betbetan aditzen du zerbaiten azantza:

 Ikhustean jartzen da latzturik gorphutza:

 Urritz baten gainera igaranik Hartza,

 Arbolaren azpian basurde bat gaitza!

 

 7

 

 Uztahur har eta jan hartz han ari zen:

 Artetan pikor zembeit zitzaion erortzen:

 Hartzari eroriak basurdeak biltzen,

 Horrek zion hartzari gogoa sumintzen.

 

 8

 

 Ihiztari gaizoa etzen bere baithan,

 Ez-jakinez zer egin tente zagoen han;

 Izialdura batekin zain oro ikharan,

 Baleki bat hartzari emaiten da miran.

 

 9

 

 Bamp! Hartzaren bulharra balaz hor da joa:

 Jauziz basurdearen gainera badoa,

 Diolarik: ikhusak, hi, lagun-gaichtoa,

 Guri dezakedanez nik hire kaskoa!

 

 10

 

 Basurdeak hartzari: Alimal-asprea...

 Ez nuk ez ni obendun... har-ezak ephea!

 Hobe diagu biek elgar aditzea!...

 Gaztigu baino lehen gauzak phizatzea!

 

 11

 

 Hargatik, hartzak zuen eman puskatua

 Hartza ere abantchu biziz gabetua:

 Basurdearekin eginik gudua,

 Azken-loak hartzeko jin zaio ordua.

 

 12

 

 Ihiztariak ez du ez buruan, hatzik,

 Ez etare egiten... gibelaz azantzik:

 Laster ihizieri hurbiltzen da botzik,

 Ikhusiz ez dutela geihiago hatsik.

 

 13

 

 Mandoan ezarririk guziak arthoski,

 Irrintzinaz etcherat badoa airoski...

 Petirisantsi zaizko zainak inharrosi:

 Behatzen du eginez lau-bost aharrosi.

 

 14

 

 Ihiztari urosa etchera zenekotz.

 Petirisants ere han, hurbil zen ordukotz:

 Agintza hori hola gerthatu zelakotz,

 Urrundu zitzaioten hantik sekulakotz.


inprimatu