Gizon beharra eta Petiri-Sants
Etchamendy, M.
1
Petiri Santsek zion gizon behar bati
Abendoa hastean, letra bat igorri:
«Etchean behan badukanez janhari-eder,
«Ikhastera laburzki nahi nauk ethorri».
2
Arraphosta ein zion biphil eta labur:
«Mandatari maltzurra, ez nauk hire beldur
«Nahiz naizen etchean guzietan chuchur,
«Lanetikan bizia bazikeiat segur».
3
Bada negu beltzean aste bakhan batez
Herturan gerthatzen da lan-biderik gabez;
Andrea eta haurrak zagotzin nigarrez.
Petiri-Sants-higuinak, bisita beldurrez.
4
Auzoak aberatsak bazituen hurbil
Bainan herabez eske etzitaken ibil;
Nahiz bertzeren gauza errechki zion bil.
Ohointza egia baino nahiago zen hil.
5
Astelehen goiz hortan argira bi oren
Ohetikan jeikirik, gogotan eman zen:
«Alfer egonez ere deus ezin ediren
«Mendian hil dezala erbi bat bederen!
6
Arth-izarra zeruan agertu orduko
Mendietan zabilan zerbeit bilhatzeko
Nehon deus ez ageri, eguna dohako,
Oihanean sartzen da etcherat jausteko.
7
Bet-betan aditzen du zerbaiten azantza
Ikustean jartzen da lazturik gorphutza
Urritz baten gainera igaranik Hartza.
Arbolaren azpian, bas-urde bat gaitza!
8
Ihiztari gaizoa etzen baithan.
Ez jakinez zer egin tente zagoen han;
Izialdura batekin, zain oro ikharan:
Baleki-bat hartzari emaiten da miran.
9
Bamp! hartzaren bulharra balaz hor da joa:
Jauziz bas-urdearen gainera badoa.
Diolarik: «Ikukak hi, lagun gaichtoa.
«Guri dezakedanez nik hire kaskoa»!
10
Bas-urdea, hartzari: «Alimal asprea.
«Ez nauk ez ni gobenduan; har-ezak ephea!
«Hoche diagu biek elgar aditzen
«Gaztigu baino lehen gaazik pilatzea»
11
Hargatik, hartzak zuen eman puskatua
Hartza bera abantchu biziz gabetua:
Basa urdearekin eginik gudua,
Azken loak hartzeko jin zaio ordua.
12
Ihiztariak ez du, ez, buruan hatzik
Ez-eta-re egiten gibelaz azantzik:
Laster, ihizieri hurbiltzen da botzik:
Ikusiz ez dutela gehiago hatsik.
13
Mandoan ezarririk guziak, arthoski,
Irrintzinaz etcherat badoa airoski.
Petiri Snatsi zaizko zainak inharrosi;
Behatzen da eginez lau-bortz aharrosi.
14
Ihiztari urosa etchera zenekotz
Petiri Sants ere han, hurbil zen ordukotz:
Egitnza hori hola gerthatu zelakotz,
Urrundu zitzaioten handik sekulakotz.
15
Egungo egunean zombat hirritari
Lur-huntan heldu zaion jende cheheari!
Kalteak egin nahiz gur'ohorearei
Eta partikularzki gure arimeri.
16
Ene herritar onak, zueri bi elhe:
Kampotik ari zaziku zombeit nahastaile:
Irin baino geihago zahiren ehaile,
Bainan nor da egiaz laguntza emaile!
17
Beraz, gu herritarrak, goazin gu bakean!
Bethi elgar lagunduz Jinkozko bidean:
Amodio, ohore elgarren artean.
Bakeaz gozatzeko eternitatean.