inprimatu
Ezkontza
Izenburua:
Ezkontza
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
408.zk.
Orrialdea:
4

Ezkontza

 

Etxamendi, Manex

 

 1

 

 Gizon aberats baten semeak Aitari zion galdegin:

 «Hogoi eta lau urthe baditu bizi naizela zurekin...

 Bada oneski solas egin dut (Dama)gazteño batekin,

 Dote on batez ni laguntzeaz zindukea zuk atsegin?»

 

 2

 

 Aita on harek erraiten dto: «To bi miliun urhetan,

 Eta bestalde izanen dituk hiru miliun lurretan.

 Bainan hitzño bat erranendeat, adizak hire onetan:

 Diruagatik, Gizonak-gizon izan behardik obretan.»

 

 3

 

 Ontasunean igeri baitzen Etcheko-seme bakharra,

 Espons-laguntzat hautatu nun Nechka gazte bat beharra,

 Bainan ondikotz, ahatzi zuten Aitaren erran-zuhurra,

 Laster histu zen hekien zorthe aberats eta ederra!

 

 4

 

 Urthe bat gabe, erraiten dio Alabak bere Amari:

 «Zertako othe behatu naiz ni Aberatsaren famari?

 Urosa nahiz, esposatu niz dirudun handi Jaunari:

 Geroztik, nigarra dut edari et'urrikia yanhari.»

 

 5

 

 Amak: «Zer uste dun dela haurra Ezkontza hortan sartzea?

 Ala kaderan yarri eta han khantuz gitarra yotzea?

 Ez dakina hik Arrosak ere baduela Arrantzea?

 Estatu guzietan Gizonak, badin bere khurutzea.»

 

 6

 

 Biak penetan gerthatu ziren Jaun-andre Espos gazteak;

 Negu beltzaren iduriko han egunak eta asteak:

 Dirudun bainan gustu khiretsa bizitzearen hasteak...

 Diruak baino geihiago du bethi balio Bakeak.

 

 7

 

 Beren Ait'amen kontseilu onez noizpeit zuen hor orhoitu

 Gogota onak zinez eginik, Jainkoa zuten othoiztu:

 harek zituen, Dohakabeak, bide onerat gidatu:

 Bakezko bizi uros batean orduan zuen finkatu.

 

 8

 

 Elgarren ala Jainkoarentzat zerbait chedetan baziren,

 Elgar adituz, bihotz fidelez, gauza orotan bat zuen:

 Ezkondu eta etzuten uste luzaz zirela biziren:

 Espos maiteak, Aingeru-eder ehun urthetan hil ziren.

 

 9

 

 Espos horiek erakaspen bat guri emaiten dute hor:

 Jasaitekorik ez duenikan Lur huntan ezpeita nehor...

 Bat-bestiaren nahi-gabetan izangitezen yasankor,

 Ongi-eginen saristatzeko, Jainkoa ez da ahazkor.


inprimatu