inprimatu
Ernandorena jaunari
Izenburua:
Ernandorena jaunari
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
59 [95].zk.
Orrialdea:
4

Ernandorena jaunari

 

Etchamendy, Manech

 

 1

 

 Nahiz ez dutan nehoiz eskolarik hartu

 Egun, Ernandorena hehar dut aiphatu

 Jauna nahi dauzkitzut bi pertsu khantatu.

 Hutsik egiten badut zuk othoi barkhatu.

 

 2

 

 Lorez-lore dabilan erlea iduri,

 Zu ere herriz herri zauzkagu ibili,

 Ezagutzak eginez batzu-ta bertzeri.

 Gutaz eta artha duzun hortan da ageri.

 

 3

 

 Orhoit gira zu ganik nola, entzun dugun:

 «Arbasoen oirdurak begira ditzagun».

 Bai Jauna, hortakotzat badukezu lagun

 Nahi baigira izan zinezko Eskaualdun.

 

 4

 

 Eskualdunen usaiak, bai Eskuara ere,

 Zori gaitzen, haundizki kolpaturik daude;

 Gaichoak, sonda diten esperantzan daude;

 Zuzen a izan dadin norbait heien alde.

 

 5

 

 Badira bai hortako bermatzen direnak

 Bereziki Eskuara, arthatzen dutenak,

 Bai, aiten ohidurak beiratzen-tuztenak

 Erran dezagun beraz: Gora Eskualdunak!

 

 6

 

 Eskualduna bizi da Eskual-herrietan

 Bai eta re han numbait, Arrotz-tokietan

 Eskual-herritik urrun sos egitekotan:

 Beste batzu dabiltza arimen onetan.

 

 7

 

 Eskualdunak munduan hedaturik hola,

 Orok bat egin gabe, ez gaizte kontsola:

 Izpirituz bederen, egindako hola,

 Zainetan bat bada Eskuldunen-odola.

 

 8

 

 Ernandorena, Jauna zure lagunekin,

 Eskualdunen gideri oro elgarrekin.

 Hau, dauzuet galdetzen errespeturekin:

 Gure anaien berri ez daikenez yakin?

 

 9

 

 Anaien batasuna altcha dadin gora,

 Orhoitzapen hori maiz, yiten zaut gogora.

 Jakin ahal bagintza berriak ardura!...

 Nun eta nola diren dugu arrangura.

 

 10

 

 Guk badugu «Herria», denen zerbitzuko.

 Itsasoz bestalderat berrien heltzeko.

 Hantik balitz ordain bat guri, igortzeko

 Zerr zoriona laiken hori guretako!

 

 11

 

 Orai erran behar dut zer duten phentsatzen:

 Han Eskual herri zombait othe den gerthatzen?...

 Hor gatik ez gaituzte gu ere ahazten;

 Beharduner dituzte bihotzak zabaltzen.

 

 12

 

 Airatzen ahal banintz Urtzoa bezala

 Bisitaz yuan nindaike eta berehala.

 Bainan hain da ez-deusa bat ene ahala!...

 Jainko onak, guziak begira ditzala!!


inprimatu