inprimatu
Bordeletik Pariserat "Bazkoko Achuria"
Izenburua:
Bordeletik Pariserat "Bazkoko Achuria"
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
659.zk.
Orrialdea:
4

Bordeletik Pariserat "Bazkoko Achuria"

 

Etxamendi, Manex

 

 1

 

 Agur, Michel maitea, hi aspaldikua;

 Gorputzez urrun gatik, hirekin gogua;

 Muthil trastu alfer bat, ni naizelakua,

 Urthe hun desir deat, nai bezelakua.

 

 2

 

 Hi ganik urtundua, juanden aspaldian,

 Hire berririk gabe, trichteki nindian:

 Kusiko hindutala, hor nunbait agian,

 Achuri bat jateko, ostatu batian.

 

 3

 

 Hitaz pensaketetan, egon nuk ardura.

 Ama esnaduna-ta, ezioyan barura.

 Bi adar zizto kozkor ethorri burura.

 Guk jan behar azinda juan zian bortura.

 

 5

 

 Juanden larrazkenian, menditik duk jeutsi;

 Kanpoko bazkak ez dik, bate gaizki utzi.

 Gure tripan beharra, etchian duk bizi;

 Ernari-ta ume bat, beharko dik hazi.

 

 6

 

 Ardi propia dela, badeat igoŕtzen,

 Gauza bat, «balekibal» derayat aithortzen:

 Bildotch ttipi guziak eztuk bethi sortzen,

 Mentura ona diau, ez bada ilhortzen.

 

 7

 

 Ardi hortarik jinen zaikun umerria

 Ez ahal duk izanen, ama iduria:

 Jin dadila urricha edo aharia,

 Bazkoz eginen diau, erran aphairia.

 

 8

 

 Aphairu hortarat ni, bakarrik ezin jin;

 Nerekin izanen tuk, «Chalbador ta Mattin».

 Ongi konportatzekotz, jauntto horiekin.

 Lenik mintzatu behar diau elgarrekin.

 

 9

 

 Pertsulari bat ez duk, dagon'aberatsik:

 Kantua frango bainan, sakelan ez sosik.

 Nolako giren ez duk, erraiteko baizik:

 Aloyarik ez baduk, ez dukek bildotsik.

 

 10

 

 Arrazoinekin «Michel» ertekuak baituk;

 Ni baino trastuago, bertze batto ez duk.

 Lagun fidela eta hitzekua ez nuk: 

 Denak ahantz ditzagun, achuri hortan truk.

 

 11

 

 Bakotchak bere gisan, badauzka itzalak;

 Botaren errefera, orai hik itzulak;

 Baskal-ondoko eros, «licheri» pilulak,

 Bai eta heiekilan, «bachuri-tipulak».

 

 12

 

 Michel maitea orai, beharko hut utzi;

 Ene erranez othoi, gaur ez hartu gaizi!

 Paristar laguneri, bihotzez goraintzi.

 Bordelen behin - ere ezauztet ahantzi.


inprimatu