inprimatu
Biziaren sasoinak
Izenburua:
Biziaren sasoinak
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
977.zk.
Orrialdea:
7

Biziaren sasoinak

 

Etxamendi, Manex

 

 1

 

 Sortuz geroztik jende guziak berdintsu izan gaitean,

 Gora-behera frango daukagu bakotxak bizi batean.

 Bainan estatu desberdin anhitz badago bizkitartean,

 Aingeru eder bizi da haurra bospasei urte artean.

 

 2

 

 Nun eta ere egiten diran lehenbiziko hurratsak,

 Ohantze hartan «ait'eta ama» heur baten lehen solasak.

 Inozent eta griñarik gabe, oi zer memento urosak!

 Bortalartzeak dauka mundua, zerua etxe hegatzak.

 

 3

 

 Estatu hori pasatzen zaio bera ohartu gabean,

 Eskola eta eliz'hurratsak etortzen zaizko kolpean.

 Bata bertzea nahiz ez diren sekulan haren kaltean,

 Lehena beden bein gordeko du oihan xokoño batean.

 

 4

 

 Hamalau urte inguru hortan, bade gogoeta anhitz.

 Debrukeria, zoin erreposki, beden hogoietan banintz!

 Gazte lorios eta amoros, «izar - ihitzik ez balitz!»

 Mando pasan ta emazte-gaika dabila ilargi xuriz.

 

 5

 

 Aments bat edo orhoitzapen bat, denentzat hogoi urteak

 Hogoi urtetan zabaltzen dira bizitzearen ateak.

 Handikan harat heldu direnak, hor batzu ala besteak,

 Hau segura da, hek zorionez ta zorigaitzez beteak.

 

 6

 

 Gazte denbora iragan eta, geroaz ezin kontsola!

 Berant airean ezkondurikan hobe omen da gisala.

 Hoitamar urte bete ondoan, ni egin nintzan bezala,

 Berdin andreak barrandatzen nau, nol'iguzkiak itzala.

 

 7

 

 Probetxurik ez, urteak johan, batzu bertzeren ondotik,

 Eta iragan andana hori ez itzuliko engoitik!

 Geroak beti dudarazten nau, ta nola egundainotik.

 Zer bilakatu behar ote dut, mende erdiraz geroztik?

 

 8

 

 Seinale batzu senditzen ditut heldu ene gorputzera,

 «Xahartasuna» ixil-ixila etorri zaut sahetsera.

 Gauza guziak erreberrituz sortzetikan zahartzera,

 Hamarreko bat erraiteatik berriz jin naiz aiartzera.

 

 9

 

 Oxala, lehen alegia bat gizonarentzat bazian:

 Goizean lau ta eguerditan bi, hiru zituen atsian.

 Ta alabainan lau pataka da entregiago sortzian,

 Adin onean bi zango aski, eta kana bat hiltzian.

 

 10

 

 Hiru hogoiak hen harat eta jadanik laugarrenera,

 Sasoin guziak aldi-aldizka doatzi larrazkenera.

 Ene munduko egunak ere leherratzen azkenera:

 Otoizten zaitut hil ta har nazun, Jauna, zure eskuinera.


inprimatu