inprimatu
Bakersfield-en
Izenburua:
Bakersfield-en
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1957.zk.
Orrialdea:
6

Bakersfield-en

 

Etxamendi, Manex

 

 1

 

 Ezteintzuitar maiteak agur bat zueri

 Bai eta ber denboran zuen familieri

 Lek-urrunetarik gira hunarat etorri

 Hertarren ikustia zoin den atsegarri

 Trago bat behar dugu brindatu elgarri

 

 2

 

 Ezteintzui, Ezteingibel, Pagaltzeta hori

 Hoiekilan batean aipatu Behobi

 Gure gazte denboran han gira ibili

 Gero hunat jiterik etzuen iduri

 Bizian pasatzen da ainitz gertakari

 

 3

 

 Naizbait hala beharrez herritik partitu

 Geroztik Amerikan baigira kurritu

 Eremu haundietan ginen barreatu

 Hertar lagun onetaz ardura orhoitu

 Beraz gaur elgarrekin gaitezen goxatu.

 

 4

 

 Zonbait ezin etorriz ditaizke gelditu

 Jakin bezate hetaz girela orhoitu

 Urtiak bere ondotik beste urtia baitu

 Ordian juntazia Jinkuak plazer balu

 Besta berriz eitia plazer litzaikegu.


inprimatu