inprimatu
Amodio erratua
Izenburua:
Amodio erratua
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
495.zk.
Orrialdea:
4

Amdio erratua

 

Etxamendi, Manex

 

 (SEGIDA)

 

 13

 

 Zuri pensatuko dut nik bizi guzia.

 Ezin obratua da, ene gutizia.

 Bakotchak jasan behar baitu kurutzia.

 Zeruan sartzekotan, Jesusek utzia.

 

 14

 

 Jinka jauna, zuk nauzu, segur estonatzen:

 Zendako hoin borthizki nauzun poroatzen...

 Ezin izana dena, bethi da maithatzen;

 Hola maitatuz geroz, ez baita ahanzten.

 

 15

 

 Orhoit zaite bizi hau, pasaya bat dela;

 Bakotchak bere gisan egiten duela.

 Eta amodiotan, hau bethi, Marchela;

 Jende jeloskorreri ez beha sekula.

 

 16

 

 Laster ezagutzen da jeloskor burua:

 Bere iduriko nai bere ingurua.

 Bihotzian alha gaichto den debrua.

 Ez othoi hola izan, gaicho Aingerua.

 

 17

 

 Amodiotan hau da gerthatzen ardura:

 Bazterretik aditzen mila arrangura.

 Hau plantakea bainan, bandila da hura

 Estakuru gaberik, ez da jin mundura.

 

 18

 

 Amodio bat ez da bethi hoberena,

 Lehenaren ondotik ikus bigarrena;

 Hola konportatzen da, den plantakoena.

 Zuhauk ikusi behar, zoin duzun maitena.

 

 19

 

 Gauza hori ez baita beste baten berdin,

 Ezkontzea lege da; ez egon mutchurdin.

 Bainan egin zaitela amodiorekin;

 Utzi mundua, mundu, debru eta sorgin.

 

 20

 

 Nola ikusten dutan nik libertatea,

 Orai erranen dauzut, oi ene maitea!

 Kontzientzia segi, atchiki fedea,

 Lazgarriena baita, eternitatea.

 

 21

 

 Bethi ari girade, batzu bertzen kontra.

 Elgar ezin beltzatuz edo nundik tronpa.

 Hola solastatzia, zonbait aldiz on da;

 Orai deusik ez baita, geroa da konda!

 

 22

 

 Pertsu hok eman ditut nere borondatez.

 Nonbrean ere egin aspaldiko partez.

 Eta zuri ta eni, in daukuten kaltez,

 Mintzatuko girade, bertze aldi batez.

 

 23

 

 Jinkoaren nahia, ina izan bedi

 Amodiotan ere, orai eta bethi.

 Hemen ichilduko naiz, ordu baitut geldi

 Bethi zuri fidel den, Manech Etehamendy.


inprimatu