inprimatu
Amodio erratua
Izenburua:
Amodio erratua
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
494.zk.
Orrialdea:
4

Amodio erratua

 

Etxamendi, Manex

 

 1

 

 Ez jakin eta nola pasatu denbora,

 Bet-betan zonbait kobla jin zaizkit gogora.

 Zuri ez pensatzia, maitea, gogor da:

 Onhets-zazu, jin nadin, kantuz, zur'ondora.

 

 2

 

 Maleruski ezin naiz ethor beste gisan;

 Suberte Krudel hau nik, hola behaut jasan.

 Jinkoa othoizten dut, chuchen gida nezan;

 Bethi konsolatzen naiz geroko peskizan.

 

 3

 

 Izar guzien izar, gaicho izarņua.

 Mintzatuko nizauzu gaur laņo laņoa

 Hitz bakar huntaz orai, erterat banua

 Zu zarela, gaichua, ene maiteņoa.

 

 4

 

 Argizagi churia, gau ilhunenean,

 Den lore pollitena, baratze batean.

 Distira guti dute, hek zure aldean,

 Ene bihotza baita, zurekin bakean.

 

 5

 

 Mundu huntan ez daike, enetako deusik,

 Jinkoak egin gauza aski baliosik:

 Nehor maiteagorik, ŦMarchelaŧ zu baizik:

 Zutaz bertze batentzat, nik ez dut bihotzik.

 

 6

 

 Badakit azkenekotz, zoroa naizela.

 Etzaitut ez merezi, ez zure itzala:

 Bainan gaicho Marchela, zaiteken bertzela

 Zure bihotza balitz, enea bezela...

 

 7

 

 Zutaz kanpo, mundu hau, zer mundu zozoa!

 Bihotzik gabea da, jelosker gaichtoa:

 Guk pasa gindezake, amoros gaichoa,

 Biak ezkondu eta, zer bizi gochoa!

 

 8

 

 Hoin pollita zirade, ezti ta garbia,

 Aingeru itchura bat, zeruko argia.

 Behin maitatu eta, in dauzut galdia:

 Zu ez balinbazitut, nayo dut gabia.

 

 9

 

 Zuri nahi nuke gaur, hau sendi-arazi.

 Zutaz amodiotan, nola naizen bizi.

 Ene bihotza duzu, zinez inharrosi:

 Ezin izana zaitut, ta ezin ahantzi...

 

 10

 

 Egun on eta tcharrak badira bizian

 Ezkantza urosak ta berdin trichtezian:

 Zuri bat desir dauzut, bai, alegrantzian,

 Chanza izan dezazun senhar bat hartzian.

 

 11

 

 Anai-arreba gisa, gu biak, Marchela

 Gure Jinko-maiteak begira gitzala:

 Senharrarentzat izan, leia ta fidela,

 Orhoituz bertze batek, maite zituela.

 

 12

 

 Anhitz gorabehera baita manda huntan,

 Gaizki konportatu, ni, amodiotan;

 Zonbaitzu ilusitu, esposatzekotan

 Nago orai ordainez, hor sofritzen dutan.


inprimatu