inprimatu
Alharguntsa errekardaria
Izenburua:
Alharguntsa errekardaria
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1156 [1155].zk.
Orrialdea:
5

Alharguntsa errekardaria

 

Etxamendi, Manex

 

 1

 

 Ene herrian bade alarguntsaño bat

 Nola bizi den nehork ez lakike hanbat.

 Erne dabila eta ixil harat-hunat

 Hazteko ere badu haur dotzen'erdi bat.

 

 2

 

 Adin ederrean zen andre hau ezkondu

 Mutil gazte prestu bat bere senar hartu

 Bainan munduak plazer osorik ez baitu

 Ezkondu eta laster zitzaion eritu.

 

 3

 

 Nahi beti xinplea zagon osasunez

 Bizi zen zen urte andanatto batez

 Etxea ere jarri garniturik haurrez

 Andreak hazi behar bere esku-lanez.

 

 4

 

 Horren espos maitea zonbait une badu

 Jainko onak diola bere ganat hartu.

 Hargatik nihoiz ez du kuraiea galdu

 Gero-ta gehiago nahi du bermatu.

 

 5

 

 Goizetan goizik doe norapait etxetik

 Hala-nola erlea bere kofoinetik

 Bizia ateratzen batzutan herritik

 Bortuak iraganez berdin Españatik.

 

 6

 

 Astean hiru egun lanean sartzen'tu

 Bertze hiru egunez egiten mandatu

 Aitzurra utzi eta egiten du tratu

 Zaldi ttipiarentzat krabextuak baitu.

 

 7

 

 Goazin bideari! Arri, pullo, arri!

 Urratsa xehe eta kuraia larri.

 Gau ilunak bidean hartzen banu sarri

 Ni gidatzeaz berme beharko hiz jarri.

 

 8

 

 Haren bideko,griña udan da eztitzen

 Zeren kabalez diren mendiak beztitzen

 Han joaren errepikak orotan aditzen

 Heien oihartzunak du gogoa arintzen.

 

 9

 

 Bainan ondikotz hor da ai negu dorpea

 Bidaiaren eiteko laburra epea

 Amak bene haurrentzat jatekoz betea

 Gau beltzean behar du pasatu bidea.

 

 10

 

 Astoari loturik esku batez tinki

 Bidexketan badoa eror eta jeiki.

 Artetan bere boza altxatuz goraki

 Arrosarioa du erraiten kartsuki.

 

 11

 

 Haren haur xume heiek ilundu ondoan

 Metan emaiten dire supazter xokoan,

 Aldizkatuz bortara nahi dirade joan

 Amaren harrabotsik badenetz kanpoan.

 

 12

 

 Ah!1 bidea luze dun, gaua ere ilun

 Amaren harrabotsik ez entzuten nihun.

 Bortuak gore ditun han paretak legun

 Elurretik bizirik jalgiko ahal dun.

 

 13

 

 Haurrikan gaztenak du zabaltzen atea

 Bere esku ttipiaz joz begitartea.

 Berehala: «Hor da, hor, oh, ama maitea!

 Nik aditzen dut orai pulloren joarea.

 

 14

 

 Laster ama maitea etxean da sartzen

 Bere haur orok dute betan besarkatzen.

 Jainkoari dituzte eskerrak bihurtzen

 Zeren lanjerretarik dituen beiratzen.

 

 15

 

 Amak prestatzen deie gustuz afaria

 Guzieri bihurtuz umilki grazia.

 Solasik garbienez beterik mihia

 Beti alegeraki johan du bizia.

 

 16

 

 Uros da penen gatik kontent bizi dena

 Beti nekez bizi da esker gabe dena.

 Maiz sofrikariotan badago gizona...

 Imita dezagula Salbatzaile ona.


inprimatu