inprimatu
Alharguntsa errekardaria
Izenburua:
Alharguntsa errekardaria
Sinadura:
Etxamendi, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Manex

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
432.zk.
Orrialdea:
4

Alharguntsa errekarderia

 

Etxamendi, Manex

 

 1

 

 Ene herrian bada alharguntsaño bat;

 Nola bizi den nehork ez lakike hambat.

 Erne dabila eta ichil harat-hunat;

 Hazteko ere badu haur dotzen'erdi bat.

 

 2

 

 Adin ederrean zen andre hau ezkondu,

 Muthil gazte prestu bat bere senhar hartu;

 Bainan munduak plazer osorik ez baitu,

 Ezkondu eta laster, zitzaion eritu.

 

 3

 

 Nahiz bethi chimplea zagon osasunez,

 Bizi izan zen urthe andanatto batez,

 Etchea ere jarri garniturik haurrez:

 Andreak hazi behar bere esku-lanez.

 

 4

 

 Horren espos maitea zombeit urthe badu

 Jainko onak diola bere ganat hartu;

 Hargatik, nihoiz ez du kuraiea galdu,

 Gero'ta gehiago nahi du bermatu.

 

 5

 

 Goizetan goizik doha norapeit etchetik,

 Hala nota erlea bere kofoinetik;

 Bizia atheratzen, batzutan herritik,

 Borthuak iraganez, berdin Españatik.

 

 6

 

 Astean hiru egun lanean sartzen'tu,

 Bertze hiru egunez egiten mandatu;

 Aitzurra utzi eta egiten du tratu,

 Zaldu ttipiarentzat krabechtuak baitu.

 

 7

 

 » Goazin bideari, arri, pullo, arri,

 » Aspaldian badakik bide hunen berri:

 » Deus ere ez zaik arrotz, ez mokor, ez harri...

 » Bizigailu behar duk haurrentzat ekarri.»

 

 » Hirian ez da beldur gizonen artean,

 » Hetarik bat iduri tratu egitean:

 » Salbu elhe garbia soles guzietan,

 » Denek hartu baitute estimu handitan.»

 

 9

 

 Merkatua eginik joanki emaztea...

 Bidaiaren eiteko labur du ephea...

 Amak, bere haurrentzat jatekotz bethea,

 Gau beltzean behar du pasatu bidea!

 

 10

 

 Astoari lothurik esku batez tinki,

 Bidechketan badoha, eror eta jeiki;

 Artetan, bere boza altchatuz goraki,

 Arrosarioa du erraiten khartsuki.

 

 11

 

 Haren haur chume heiek, ilhundu chokhoan:

 Metan emaiten dira supazter chokhoan:

 Aldizkatuz, borthara nahi baitira joan,

 Amaren harrabotsik badenez kampoan!...

 

 12

 

 «Ai, bidea luze dun, gaua ere ilhun!

 Amaren harrabotsik ez entzuten nihun;

 Bortuak gora ditun; han paretak legun...

 Elhurretik, bizirik jalgiko ahal dun!»

 

 13

 

 Haurrikan gaztenak du zabaltzen athea;

 Bere esku ttipiez joz begithartea...

 Berehala: «Hor da, hor, oh, ama maitea!

 Nik aditzen dut orai pulloren joarea!»

 

 14

 

 Laster, ama maitea etchean da sartzen;

 Bere haur orok dute betan besarkatzen;

 Jainkoari dituzte eskerrak bihurtzen:

 Zeren lanjerretik dituen beiratzen.

 

 15

 

 Amak prestatzen deie gustuz afaria,

 Guzieri bihurtuz umilki grazia;

 Solasik garbienez betherik mihia,

 Bethi alegeraki johan du bizia.

 

 16

 

 Uros da, penen gatik kontent bizi dena...

 Bethi nekez bizi da esker-gabe dena!

 Maiz, sofrikariotan badago gizona...

 Imita dezagula salbatzaile ona!!


inprimatu