inprimatu
Zure biotzera
Izenburua:
Zure biotzera
Sinadura:
Esnatu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Esnatu

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
323.zk.
Orrialdea:
3

Zure biotzera

 

Esnatu

 

 Jesus'en Biotzak

 Dauzkan su garrak,

 Nai ditu gureak

 Jarri ederrak.

 

 Zure Biotzera

 Nai degu igo,

 Ta, ez jetxitzeko

 Lurrera geigo.

 

 Biotz ori maite

 Dutenak benaz,

 Beragan dijoaz

 Gau ta egunaz.

 

 Illun dauden biotz

 Ezkutuenak,

 Nai ditu argitu

 Gaur Jesus onak.

 

 Zuzendu nai duten

 Gogo guztiak,

 Ez ditu utziko

 Jesus maiteak.

 

 Zeru ta lurrean

 Jesus Errege,

 Pakerik iņoiz ez

 Iņun Zu gabe.

 

 Jesus nai duanak

 Arkitu pozez,

 Maite beza asko

 Biotz-biotzez.

 

 Noiz izango da, ba,

 Gure azkena,

 Pozez joateko

 Jesus zugana.

 

 Gaitzez jositako

 Lur-gaiņ onetan,

 Zure billa gabiltz

 Jesus benetan.

 

 Sinispen gutxiko

 Gaurko ludia,

 Goi argiz-argitu

 Jesus aundia.

 

 Jesus zure billa

 Naiz a berandu,

 Apal gatoz eta

 Arren lagundu.

 

 Neke lanak emen

 Pozez igaro,

 Eta Jesusena

 Zerura gero.

 


inprimatu