inprimatu
Oringo Mendi tontorretik
Izenburua:
Oringo Mendi tontorretik
Sinadura:
Ernaizu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ernaizu

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
751.zk.
Orrialdea:
10

Oringo Mendi tontorretik

 

Ernaizu

 

 Nere gogo ta zaletasuna,

 Dago beti mendietan;

 An agiri da Jainkoa,

 Altsua dela benetan,

 Ori abesten dute batean

 Ortziak eguzki izarretan;

 Eta zugaitz eta arkaitzak

 Euzkadiko oyanetan.

 

 Aintza bada Berari,

 Toki ta garai guzietan;

 Bere maitasuna dagola,

 Sendo gure biotzetan;

 Ez dezagun naigabetu

 Gure Jaun aundia ezertan

 Artu gaitzan egun batian,

 Beti betiko zeruetan.

 

 ***

 

 Deun Mikel Goi-Aingeruari,

 Egin diogun ikusmena;

 Agertuz bizik dagola,

 Gure animetan sinismena;

 Beragan Jainkoaz landa,

 Daukagu itxaropena.

 Gaizkatiko duala zintzo,

 Gure Euskal-erri laztana.

 

 ***

 

 Nere biotzak artu zun,

 Poz berexia egun orretan;

 Goi-Aingerua erabilliaz,

 Neronek nere eskuetan;

 Ta jarriaz anai arreben,

 Ezpaiń garbietan.

 Gurtu zeraren apalki,

 Nai zuten guzietan.

 


inprimatu