inprimatu
Oringo Mendi tontorretik
Izenburua:
Oringo Mendi tontorretik
Sinadura:
Ernaizu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ernaizu

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
542.zk.
Orrialdea:
2

Ernaizu

 

 Meloi aundi bat eramateko.

 Eman zioten Jon Mitxausi;

 Iribas'ko bidean asi orduko,

 Marmarrean zan asi;

 Zorioneko meloyarekin,

 Batzarrak zituan nasi;

 "Morralian" zer zeraman,

 Ongi giņuan ikasi.

 

 Gora eraman ezkeroz,

 Izango zuala nork jana;

 Baņo bitartean gizajoari,

 Ona jarri zioten lana;

 Izandu zuan beinzet,

 Bidean zer esana;

 Eramanzallea etzan joan,

 Nai orduko beragana.

 

 Zatitxo ortan badira,

 Ikasle txukun da piņek;

 Saldisek ikusi zitun,

 Bere oņetako esparziņek;

 Arkitzen zirala guztiz,

 Bustiak eta zikiņek;

 Baņo berriak txukun artzeko,

 Egiņ zitun alegiņek.

 

 Garro'tar Erasmo da,

 Ikasle yayo ta trastea;

 Ikusi zun Jesus zijuala,

 Esparziņ berriak jaztea;

 Tasartzegatik bera,

 Baztar guziak nastea;

 Ezparziņ bat bota zion,

 Aize prexkoak artzea.

 

 Saldise'tar Jesus da,

 Ikasle apal ta umille;

 Gizajoa an zebillen,

 Esparziņ zarraren bille;

 Lan ortan etzan irten;

 Oso yayoa ta abille;

 Obeki asmatu zun kentzen,

 Isats zar bati makille.

 

 Esparziņ billa etzan,

 Alper gaiztoan nekatu;

 Larri asko ibillita,

 Noizbait zun beraganatu;

 Nik egia esan bear det,

 Eta guziok neri barkatu;

 Azkenian esparziņ oyek,

 Etzitun etxeratu.

 

 Eskerrak eman da

 Agur egiten dizu

 Zure menpean dagon

 


inprimatu