inprimatu
Apeztegiko Bordatik
Izenburua:
Apeztegiko Bordatik
Sinadura:
Ernaizu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ernaizu

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
721.zk.
Orrialdea:
6

Apeztegiko Bordatik

 

Ernaizu

 

 Berrogei laurleko ditut,

 Asmaketan irabazi,

 "Endoya" jaunari,

 Eskerrak lenbizi;

 Asmatzalle guzieri,

 Nai diet adierazi:

 Beren menpean nagola,

 Laurleko ta guzi.

 

 "Asmaketako" lanak,

 Erabat bukaturik,

 asiko gera idazten,

 Indarberriturik,

 Asko zeuden aspaldian,

 Guztiz arriturik,

 Nolaz "Apeztegiko" bordaria

 Zegoan mututurik.

 

 Borda inguruan badago,

 Elurra ugari,

 Mendiak eta zelayak,

 Berdin dira nabari,

 Eskerrak milla bider,

 Goiko Jaun onari,

 Emandigula aurten,

 Bear ainbat janari.

 

 Elurrak zuritu ditu,

 Mendiak eta zelayak,

 Axari ta beste pixtiak,

 Ez dabiltz oso alayak,

 Zuzendu ditzagun beti

 Jaungoikoari gure nayak

 Maitatuz egiaz alkar

 Arrebak eta anayak.

 


inprimatu