inprimatu
Apeztegiko Bordatik
Izenburua:
Apeztegiko Bordatik
Sinadura:
Ernaizu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ernaizu

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
618.zk.
Orrialdea:
7

Apeztegiko Bordatik

 

Ernaizu

 

 Neguak komedi politak,

 Jarri daizkigu aurrean;

 Elurra lodi etzarri du,

 Oringo mendi tontorrean;

 Maindere zuriaren azpian,

 Arbiak daude alorrean;

 Ta gizonak su-gai bille

 Berteneko malkurrean.

 

 Eskale gizaxoak dabiltze,

 Estutasun gogorrean;

 Otzak pasaturik ezin jarriz,

 Alprojak bizkarrean;

 Dindiña derabilkie,

 Jelaturik sudurrean:

 Jaungoikoagatik oyetaz

 Erruki gaitean.

 

 Oyaneko pixtiak ere,

 Badaukate naiko lana;

 Goseak egon-ta,

 Eziñ billatu lana;

 Emanen balitzaye,

 Naiz asto zar bana;

 Nere ustez egingo luke,

 Bakoitzak aldana.

 

 Erbi gaxoak daukate,

 Lanbide estuago;

 Janbille irten bada,

 Eiztaria erne dago;

 Tiro-bide on samarrean,

 Baldin jartzen baizayo;

 Irtetzen dan kabira,

 Ez da itzuliko geyago.

 

 Orma txori moko motzak,

 Txio-mioka asarrean;

 Or dabiltz goseai eta otzak,

 Eziñ antolatuz ezkill-dorrean;

 Beren gogoko janariak,

 Agiri ez dira lurrean;

 Izanez ere arto aleak,

 Ez dira bela ikusten elurrean.

 

 ¡Ea bada! irakurle maiteak,

 Egin idazle onen esana;

 Premin dagoen guziari

 Bakoitzak lagundu al dana,

 Zuen biotz errukitsuan,

 Gorde denantzat txoko bana;

 Goiko Jaunak onespetuko du

 Biotz xamur errukitzen dana.

 


inprimatu