inprimatu
Apeztegiko Bordatik
Izenburua:
Apeztegiko Bordatik
Sinadura:
Ernaizu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ernaizu

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
568.zk.
Orrialdea:
6

Apeztegiko Bordatik

 

Ernaizu

 

 Bizi bedi, bizi bedi,

 Gurutze Santua,

 Bizi bedi, bizi bedi,

 Oraiņ eta beti.

 

 ***

 

 Kristo gure Errege,

 Adora dezagun;

 Zeru lurren jabe,

 Aitortu dezagun.

 

 ***

 

 Jarraitu beti sutsu,

 Gurutze donea gurtutzen;

 Iduki ditzagun biotzak,

 Bere maitasunean urtutzen,

 Laguntzak guri ematez,

 Ezda beiņere aspertzen;

 Orgatik Bere etsayak

 Ez gaituzte bildurtzen.

 

 ***

 

 Badauzkazu irakurle,

 Izkuntzak aukera;

 Baņo guzien artean,

 Maita dezazu Euskera;

 Erakutsi ez dakienari,

 Baldin badezu era;

 Eta modu onetan beti,

 Adizkide izango gera.

 

 ***

 

 Kristau-bidea erakustea,

 Da txalogarria;

 Ikasbide ori baztartzea,

 ba negargarria

 Argatik artuko dute,

 Beren ordain-saria;

 Ontan jartzen dutenak,

 Biotz maitagarria.

 


inprimatu