Bertso berriyak. Tikitixa'rako
Endaitz
Probalari batek dau
alaba azal zuri:
askoren ustez beintzat
"birgiņa" dirudi.
Probalari etxia
erritik ez urrun,
baņa gure mutillak
ondotxu daki nun.
Ondotxu yakin daki
arako bidia,
bide ortan ezautu
eban, ba, maitia.
Egun baten neskia
etxerurtz yoyala
bide-lagun eroyan
morrosko azkarra.
Neskalxa pozik eta
mutilla pozago,
etxera eldu ziran
nai baņo lenago.
Arrezkero sarri be
oi dabez ikusi
maitaliak bai'liran
izketan alkarri.
Gure mutillak uka,
eztala egiya:
orain neuk esango dot
dakidan guztiya.
Atzo yai eguna zan,
uriyan soņua,
soņu aretan dantzan
laguntza mordua.
Laguntza artian dantzan
gure "birjiņia"
ta aregaz... Ąbarrabana!
mutil errimia.
Neu ta adizkide bat
gengozan begira;
beste batek iņuan:
"Bai, aituten dira..."
Orra ba nik dakidan
edesti guztiya;
probalari alabak
dau azal argiya.
Neguan aixe otza,
izotza be sarri
probalari alabak
"birjiņa" dirudi.
|