inprimatu
Ludiko izate oni jarriak
Izenburua:
Ludiko izate oni jarriak
Sinadura:
Erauskin Errotari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erauskin Errotari

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
745.zk.
Orrialdea:
8

Ludiko izate oni jarriak

 

Erauskin Errotari

 

  Jarraimena eta bukaera

 

 Amar bat urte amaikarekin

 egiten da komulgatu,

 Kristoren Dotriņa ikasi eta

 ditxaz Jaun Aundia artu,

 bizi guztian berau pozikan

 bear deguna agurtu,

 zorionean bide deun au

 egin zitzaigun agertu.

 

 Ogei urtetik gora urrena

 dago uztartzeko malla

 mutillak maite neskatxa eta

 neskatxak berriz mutilla

 era onetan etortzen dira

 alkartze deunaren billa

 kistar faltarik gabe ludi au

 aurrera joan dedilla.

 

 Baita Elizaz artu bear da

 matrimonio santua,

 seme alabak ondo eziaz

 azitzen izan kontua

 obligazio orrekin dago

 guraso dena lotua,

 zorrotz begira daukagu gero

 denon Aita Jaungoikoa.

 

 Elizaz gabe alkar artzeak

 oriek lan arloteak

 Ludi onetan Jesus'en aurka

 dabiltzan alkaboteak,

 Etsai batzuen esanetara

 sinismenean beteak

 erejientzat itxita daude

 zeruetako ateak.

 

 Sinistu kristauak ludi onetan

 gaude denbora gutxiko,

 zuzen gabiltzan eta zeruko

 aterik ez da itxiko,

 aizken orduan Jaunak ez gaitu

 aldendu eta utziko,

 bere eskura artu gaitzala

 Betiraunde guztiko.

 

 Geure animak aizken orduan

 dauzkaten kezka larriak

 arren biotzak urtu ditzala

 ezbadirade arriak,

 eduki ditzagun zikiņik gabe

 gaizkatutzeko jarriak,

 erakusmen au argitaltzen du.

 


inprimatu