inprimatu
Horrela doa mundua
Izenburua:
Horrela doa mundua
Sinadura:
Enbeita, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Jon

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
230.zk.
Orrialdea:
5

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Horrela doa mundua

 

Enbeita, Jon

 

 Peru ta Marik ez dabe nahi

 semeen enberasurik,

 Praisku ta Lolik ez dabe onartzen

 seme bako ezkontzarik.

 

 Libre nahi du, eskondu gabe,

 bizi Patxik plazeretan,

 Joseba berriz fraile sartu da

 danok maitatu gaitezan.

 

 Eta horrela doa mundua

 danetariko gizonekin,

 eta horrela doa mundua

 bere akots eta birtutekin.

 

 Karmen negarrez, Maite barreka,

 Pilik ez daki zer egin;

 Lanean jator dabil Andoni,

 Iņaki lo amesekin.

 

 Diru ta fama nahi ditu Kepak

 ta agintza Joxe Marik;

 Jonek ez du nahi saltzetan sartu,

 egia nahi du Luis Marik.

 

 Txantonek baietz, Sabinek ezetz,

 Agustin bata ez beste.

 Miren kantari, Mikel dantzari,

 moskorrik moskor Bixente.

 

 Olatz aurrera, Lurdes atzera,

 Arantza geldi erdian.

 Xabier donen kritikalari

 Manu donakin bakean.

 


inprimatu