inprimatu
Estarria dut mingotza
Izenburua:
Estarria dut mingotza
Sinadura:
Enbeita, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Jon

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2038.zk.
Orrialdea:
4a

Estarria dut mingotza

 

Enbeita, Jon

 

 1

 

 Estarria dut mingotza

 Hau atsekabe zorrotza

 Heldu zen gaixo arrotza

 Esaten ere naiz lotsa

 Hainbat urtean bizia truke itsaso baten morrontza

 Gaur bi begiak lausotuak ta dardaran daukat ahotsa

 Ezin dut kanta, ezin dut esan lertua baitut bihotza

 Leiho ertzetik entzun zaitudan itsas olatuen otsa

 Etorri zaitez, lastan dezazun elbarri honen bihotza.

 

 2

 

 Zure gatzaren aparra

 Zure olatu indarra

 Zure kresalaren garra

 Daukat aitortu beharra

 Zenbat urtetan, zure altzoan, itsaso eta izarra

 Zure otsean gaur etorri zait gazte aroko izparra

 Zure altzoan laztandu nuen hegoa eta iparra

 Mogitu ere ezin naiz egin hau da nue zoritzarra

 Zure altzoan nai dut atseden hauxe dut amets bakarra.

 

 3

 

 Azken mezuaren eskil

 Zaratsu edo ixil

 Beti gugana zaigu bit

 Eta ez nago hain trankil

 Heriotzaren sega luzea nire orpoetan dabil

 Azken arnasa ikusten nago nire bihotzetik hurbil

 Zu izan zinan gazte denboran nire ametsaren gurpil

 Azken desio bakar bat daukat ta bera eskatzen uabil

 Zuk eman zidan bizia eta zeure gan nik nai nuke hil.


inprimatu