Zuen txaloak nire biotza
Enbeita, Balentin
Zuen txaloak nire biotza
maitasun sutan dau gartu;
erantzun barik geratutea
ontzat ezin neike hartu.
Euskaldun danon partez nai neuke
Aita Santua agurtu,
Erromatarren arrera ona,
anai antzean eskartu.
Anai-arrebak, egun onegaz
egin gaitezan ohartu.
Euskalerriko mendi gainean
izar barri bat da sortu.
Aita Domingon jokabidean
geuria daigun errotu,
berak zituzan itxaropenak
euskal fedean indartu,
herria jaso, loturak kendu,
maitasun baten alkartu,
Euskalerriko anai-arrebok,
bakea nai bada lortu.
|