Atxakirik ez, mesedez!
Enbeita, Balendin
"Esaten dabe: Euskera oso
gatxa dala ikasteko.
Euskera egiz maite dabenak
ori ez dausku esango;
langille txarrak atxaki asko
beti dauka lanerako.
...Eta Enbeita'k jarraitzen dau:
"Besteak beingoan ikasten dabe
ikasi nai dabelako,
beste batzuk nagiagatik
itzi oi dabe geroko.
Gauza bat orain gogoan artu
egi aundia dalako:
Gure euskera bear bagendu
ogi zuria jateko,
aundi ta txiki, zar eta gazte
danak leukie ikasiko".