Zazpi erriojanu
Enbeita
Eibartik Muxikara lengo barikuan
zazpi erriojanu ekarri nituan.
Nere andreak auek ikusitakuan,
grik-grak txiki eta iruntsi zituan.
Nere andre maitea ain ona izanik,
nork sinistu gauz ori egingo zuanik.
Etzion utzi azur, azal ez mamiñik:
aspaldi ezta jaso olako krimenik.
Guztiau ein ta ere, biaramonian,
ezeren kezka gabe patxara onian;
ez eguan or asko bere gibelian.
¡Ai zer kristauak diran Muxika-aldian!
¡Guztiau ein ta ere kezkarik ez izan!
Eztakit gauzok nola izan litzakezan.
Betiko espetxera eraman ez dezan,
ene Bitor Arana, ¡iñori ez esan!