Txomin eta Garbiñe, erriko jaietan
Enbeita
TXOMIN'EK
Egizko nere bizi lagun bat
Aukeratu nairik nago,
Nere maiterik begikoena
Emendik urriñ ez dago.
Biotz-biotzez maite dodana
Geruago ta geiago:
Dantzara ointxe deituko nuke
Gerturik baldin ba-lego.
GARBIÑE'K
Dantza bi dabiltz zelai onetan
Garbia eta nastua,
Garbi ori da euskaldun zârren
Kistar jolaz egizkua.
Besteoi berriz or erbestetik
Lapurra legez sartua,
Txerrenen jolaz zikin ortara
Garbiñe beintzat ez dua.
TXOMIN
Dantza zâr ori gutxik nai dute,
Geienak barriz bestia;
Modea da gaur zerbait direnak
Baltzeos Jolastutzia:
Ta zeu izanik anderañorik
Bikañena ta gaztia,
Tamalgarririk aundiena zait
Zuk ni ukatzen aztia.
GARBIÑE
Modea da bai zori-txarrez be,
Loikeriz jolastutzia;
Oraindik baña moda zârrago
Gaiztokira juatia.
Bide bi dagoz txarra ta ona
¿Zein nai zenduke artzia?
Loitik duana ezingo da izan,
Egizko nere maitea.
GARBIÑE'K BERRIZ
Txomin aizkide auzokideoi
Aditu zazu, aditu,
Euskaldun onak... iru baldintza
Onexek bearrak ditu:
Jainkua gurtu, ta euskeldunaz
Euskera gozoz mintzatu,
Itzez, egitez, lan eta jolaz,
Beti garbirik agertu.
TXOMIN
Ederrak dira oso ederrak
Garbiñe zure baldintzak,
Orixe bera darakuskue
Jauna'ren amar agintzak.
Zuk olantxe nai ene Garbiñe
Zu maite nire biotzak
Zure nai ori beteko dot ba
Zeu izateko neuretzat.
GARBIÑE'K
Biok euskaldun ziñez mendunak
Gerala ezin ukatu,
¿Ta au olan dala "baltzeo" zikin
Ori guk nola dantzatu?
¡Ezergatik beez! eta zuk Txomin
Itzoi betetzen badezu
Egizko maite Jaungoikozkuak
Izango gera ni ta zu.