Gaxoa
Emika
Gaztetasunak
poza dakarren garaian
nexka polit bat
itunki dabil zelaian.
Gogapenaren
ego zuriak arinki,
arbaindu gabe
nora nai berdin dabiltzki.
Bizi nai luke,
baņa zitala dan gaitzak,
kentzen dizkio
biotzak ditun alaitzak.
Gaitz oroimenai
toki ematen badio
une beretik
asten da malko jario.
Eta negarrez
urtutzen dago goxoa
kurrurik ez dun
erru gabeko usoa.
Pozik ez dio
basoko txori alaiak
itunkor ditu
loretutako zelaiak.
Bere arteko
atsegin pozak ez dira
gelditzen bada
loretxo bati begira.
Txori politen
abesti otzak ezin du
maitekor onen
gogo negarrik ixildu.
Asnas larrian
ezin aseaz maiz dago
bizirik baņo
illa balego naiago.
Matrallak gorri
t'ezpaņak zuri sukarrez
azkotan dago
malko jario negarrez.
Gaitzez gain badu
onbide gairik onena
on iriztea
Jaungoikoaren naimena.
Ez da gelditzen
gauza makurrai begira
Goi-poza nai du
biotza daukan tokira.
Iņoiz asten da
eriotzaren igesi
t'iņundik ezin
igezbiderik ikusi.
Osasun eske
zabaltzen ditu beroak
Ąbaņa sendatzen
naiko lan badu gaxoak!
|