inprimatu
Ordikeria
Izenburua:
Ordikeria
Sinadura:
Elizechea, Enrike
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elizetxea, Enrike

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
106.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ordikeria

 

Elizechea Arrieta, Enrique

 

 Ez da izango mundu onetan

 gauza itsusiagorik,

 gizon orde bat bilin-balanka

 kalian bezelakorik;

 ¡oh! ¡zenbat aldiz egoten naizen

 biotza erdibiturik,

 entzunik, penaz, jendien farrak

 norbait ala ikusirik...!

 

 Gizona ala ikusi eta

 ¿nola egiñ leike farra?

 ¡farra1...¡ez farra, baizik begira

 maiz etortzen zait negarra!

 ¿eta nola ez, baldin gizona

 naiz gastia ala zarra,

 erdikeriak lajatzen badu

 duel'ain ichura charra?

 

 Ala, oso maiz ikusten dira

 gizon oraindik gastiak,

 pausua nagi, gorputza pisu,

 begiak oso tristiak;

 beti esaten ari dirala

 erari zikiñ nastiak,

 dadukazkite kiskaldurikan

 beren barrengo estiak.

 

 Ezin litezke esan, benetan.

 ¡ain dira izugarriyak!

 zer doakabeak toki denetan

 dakarzkien edariyak,

 gaizkitzen ditu osasundunak

 ill-azten erdi eriyak,

 neurriz kanpo artu ezkero

 edari nazkagarriyak.

 

 Galgiro orrek ondatzen ditu

 azkar gure osasunak,

 pillaka ertasunak,

 nola diraden gibeleko miñ

 zauri eta erotasunak...

 ¡oh zenbat lagun illtzen dituen

 urtian orditasunak!

 

 Edariaren bizitasunak

 ill azten ditu indarrak,

 eta ziranak, gizon portitzak

 ta gizon oyek emartutako

 semeak eta alabak

 nai eta nai ez bear dut izan

 indar gabe ta erbalak.

 

 Oriek eria diradelarik

 ¿zer gauz da ordikeriya?

 dudarik gabe esan liteke

 familiyen galgarriya.

 aserre mutur joka'ta

 gaizki denan iturriya?

 ogeyetatik emeretzian

 beti eran geyegiya.

 

 Geldi gaitezte entzuten non-nai

 gizon ordi baten itzak,

 eta agudo zuen gorputzak

 pasako ditu kazkaizak;

 gaitzbidetiak, izugarriyak,

 dira beraren jolasak,

 ¿ez gaitu bada ikaratuko

 itza zikiñ ayen otsak?

 

 Gizon illtzallez betiak daude

 emengo presondegiyak ,

 Galde banaka zertaz dituzten

 ain kastigu aundiyak.

 -"Sartu giñan bein ardo lekuan

 eta maiz ustu ontziyak,

 orditu nitzan, ill nuben norbait...

 t'emen nauka justiziyak...

 

 Galgiru ori geicho zabaltzen

 ari da Euskal Erriyan

 ta ez bakarrik kale aldian

 baita ere baserriyan:

 jendea chit maiz arki da ardo

 edo sagardotegiyan,

 eta edari bizi zikiñak

 saltzen diraden tokiyan.

 

 Orrengatikan gaur esukaldunak

 ez daukagu lengo antzik...

 ez daukagu, ez, gure asabak

 zuten bezelako gautzik:

 eziñ liteke oraiñ azaldu

 len bezelako ekantzik,

 ez geralako lengo gizonen

 errañu triste bat baizik.

 

 Diputadu ta erri gizonak

 egiñ bada alegiñak,

 Euskal Erritik ayenatzeko

 aipatu diraden miñak;

 lan ortan lagun bezate apaiz,

 maisu eta sendakiñak,

 borra ditzagun beti betiko

 ordikerirako griñak.

 


inprimatu