inprimatu
Maitasuna
Izenburua:
Maitasuna
Sinadura:
Eleiz-Egi (?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eleiz-Egi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1921
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
28.zk.
Orrialdea:
1

Maitasuna

 

Eleiz-Egi

 

         ("Ernani'ko Gudarien" alde egindako

         jayean irakurritako Olerkia".)

 

 Olerki bat osatu nairik

 Anai gudarientzako,

 Eziñaren burruka latza

 Daukat bidean jartzeko.

 Arlote naiz ta itxaropena

 Zuek neri barkatzeko,

 Aurrera nua ez da garaya

 Ukatuta gelditzeko.

 

 Melilla-aldeko gudarientzat

 Dira gure oldozkunak,

 Seme leyal ta illoba maite

 Senar-gai diran kuttunak.

 Zuen maiteño berri-zaleak

 Ementxen daude itunak,

 Gure gaurko jai eder ontan

 Biotz agur bat zaldunak.

 

 Gurutz deuna ikustatzera

 Joanak dira gurasoak,

 Otoitz beroan negar ta negar

 Ixuriz malko gozoak.

 Semearen etorrera-on bat

 Opatzen dute auzoak,

 ¡Au bakarrik nola lezaken

 Gure Goiko-Jaun altsuak!...

 

 Erna-ni gure erriyarentzat

 Izen egoki t'alaya,

 Er-na zegola agertutzeko

 Oraintxen baizan garaya...

 Bere semeaz oroitu da ta

 Lanean dabilltz galaya

 Neskatx liraña, mutil zar ona

 Guraso agintariya.

 

 Xinixmen atseginkorraren

 Egintza bat txit pollita,

 Ikusten nago amona xarbat

 Gelatxoan exerita.

 Aldamenean iruditxo bat

 Argi piztua jarrita,

 Idazti bat eskuetan

 Biotza urrun bai dauka...!

 

 Guraso zarra zelaira joan da

 Buruba makur an dago,

 Lanerako gogorik ezak

 biotz barrenean dio:

 ¿Lana zeñentzat, sendiyarentzat

 Iya ume zurtz banago?

 Ala ere jarrai dezadan

 Aidari aida!.. (Arraa.. yiori) oo!..

 

 Onetan oldozten dagola

 Etxeko dei bat entzun du,

 ¡Aita aita!... betor aguro

 Idazki bat artu degu.

 Zeiñena izan ote leiken

 Laisterka etxera jo du,

 Bidean oldozkun txit latzak

 Buruban igaro ditu.

 

 Idazkazala iriki eta

 ¡Ura poza barrenean!...

 Bere biotzeko Mikeltxo

 Oroitu da azkenean.

 Zazpi beltz berak bakar bakarrik

 Ibili ditu aurrean,

 Ez dek oso gozo izango

 Au sutan asten danean.

 

 Emazte-gai zeraten neskatx

 Maiteño zoragariak,

 Gudari euskaldunarentzat

 Laguntzalle pozgarriak.

 Zuen biotzak gorde bitzate

 Len beziñ labe goriak,

 Etorreran itzik ez uka

 Lengo itza gorde biak.

 

 Etorrerako egun artantxen

 Oroitutzen naizenean,

 Ikusten ditut zenbat guraso

 Musuka seme artean.

 Zori-ona iritxi dute

 Atsedena biotzean,

 Urte askotan opatzen diet

 Talua t'esne artean.

 

 Ernani'tar maite maiteak

 Dei bat egiñ zizazuten,

 Biotz onez erantzun eta

 Orra danok bildu emen.

 Eskerrik asko nik guztiori

 Anai maite ayen ordez,

 ¡Gora Ernani biotzekua

 Biotz bera orain da len.

 

         Ernani'tik.

 


inprimatu