Nere bordatxotik
Basarri
Haritz eder bat bada
gure mendietan,
Zazpi adarrez dena
zabaltzen airetan.
Frantzian, Espainian,
bi alderdietan:
Hemen iru ta han lau
bat da zazpiretan.
***
Utzi bear dekela
gaizkille zokoa,
len ere ez uan ik
merezitakoa.
Or ere egin duk bai
eure egitekoa
¡Bejondaikala lagun!
¡luza bostekoa!
|