"Emakume abertzale bat"-eri
Egur zale
Gogoraturik abertzalea
zuk emandako "ordena"
nekez badere "kunplitutzia"
egiņ nai det al-dedana
Tamalgarria izan genduen
lengo igandeko utsuna
nere "faltaren" barkazioaz
badaukat itxaropena.
Zorionean erri onetan
asko dira idazleak;
errextasunaz berriak jartzen
danok zerate trebeak.
Oyen onduan oso egoki
ez du emango nereak,
aurreko ortan arritu gaitu
"Merkain"-en "abilidadeak".
Udaberriko lore ederrak
asi dirade agertzen
abertzalea jarririk negon
nun ote ziņan arkitzen,
zure berririk ikusten ezta
asirik negon etsitzen
lore preskoa zera oraindik
ala dizut igarritzen.