inprimatu
Errenderi'ko "Argia"-ren idazle (Iturralde'ri)
Izenburua:
Errenderi'ko "Argia"-ren idazle (Iturralde'ri)
Sinadura:
Egi zale
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Egi zale

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
554.zk.
Orrialdea:
2

Errenderi'ko "Argia"-ren idazle (Iturralde'ri)

 

Egi zale

 

 Bertso batzuek irakurri eta

 lengo asteko argiyan

 ayen ordaņak jarri biaitut

 al bada euskera garbiyan

 Iturralde ori or asi zaigu

 izugarrizko ausardiyan,

 gezurrarekin zapaldunairik

 karlista danak azpiyan;

 

 Karlisten zelai eta soroak

 asi zerade zikintzen,

 baņan alperrik landare txarrik

 granorik ezta arkitzen

 samintasunak darama orta

 biotzez zaitut kupitzen,

 zer lan egiņa badaukazute

 zeren bazterrak garbitzen.

 

 Liberal-akin bat egin eta

 gu gabiltzala tranpiyaz

 jakin nai nuke zer esaten dun

 berak bai ote dakiyan,

 Fuero goruak kendu artian

 ibilli ziranak mendiyan,

 ain ondorenguak zuek zerate

 geyenak Euzkal-erriyan;

 

 Uste zenuten karlista tarrak

 jarri giņala zintzillik,

 baņan Jainkoak eztu utzitzen

 galtzen orla azi fiņik,

 ez nuen uste bertso lanian

 bazakik orren abillik,

 oinbeste jakin ta nola egondu

 zera orain arte ixillik;

 

 Bertso lanian mintzatzen zera

 oso dotore eta legun,

 nik uste baņo geyago ere

 dakizu lan ontan lagun

 baņan egi bat esan bear det

 nai baldin badezu entzun,

 karlista tarrak bagerade gu

 zuek ainbeste euskaldun;

 

 Dozen erdi bat epintzen ditut

 aski dirala uste ta,

 beste ainbeste igualtxo diyo

 jarri ezkero kasketan,

 bat geyago erriyan dala

 txit jartzen nago pozetan

 Donostiyara juan biarkoda

 aurten San Tomas jayetan.

 


inprimatu