Karidadea
Echegaray, Karmelo
¿Zer ikusten det?
Ama triste bat, aurraz inguraturik,
Atsekabez betea,
¡Ai! eziñ asmaturik
Nondik aur gaisoai eman ogiya,
Nondik beren jantziya,
¡Nondik ibai! nondik bear duten guztiya!
Ill zan aur ayen aita,
Biyotz-biyotzez chit zituena maita:
Inguratzen zuena
Bear zan dena,
Izan zedin gose ta nekegabea
Aingeru ayen bizi gozoz betea.
¿Bañan nork oraiñ die begiratuko?
Eriotzak du laster bereganduko
Penaz ama tristea....
Bañan ¡ez!: eguzkiya baño argiyago,
Izarrik ederrena baño ederrago,
Dator Karidadea,
Zabaltzera eche artan bere mantua,
Geldi dediñ bertatik kanporatua
Oso beti-betiko doakabea.