Zortzico
Echegaray, Jose Vicente
Jaungoico zerucoa
gizon egiņican
Mundura etorri da
Mariyagandican.
Beleneco ate zar
Batzuben aspiyan
Jayo da otzak ikaraz
Gaurco gaberdiyan.
Guazen, paragaitean
Lasterca bidean,
Jesus aur eder ura
Arkitu artean.
Orra izar argi bat
Begiyen aurrean
Jarrico gaitubena
Belengo lurrean.
Zeruco aingerubac
Soņu ederrakin
Jachiric emen daude
Beste guztiyakin.
An da billatzen degun
Lecu erogarriya,
Ona Jesús, José ta
Birjiņa Mariya.
Belaun eta begiyac
Jarriric lurrean
Biyotza jasozagun
Jaunaren aurrean,
Escatubaz guztiyoc
Barca dizaigula
Eta bere doaia
Betico digula.
|