inprimatu
Eguberri kantak. Donostiyako Santa Mariyako premileizan kantatubak 1816garr
Izenburua:
Eguberri kantak. Donostiyako Santa Mariyako premileizan kantatubak 1816garr
Sinadura:
Echegaray, Jose Vicente
Urkizaren iruzkina:
, 543
Egilea(k):
Etxegarai, Bizente

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
Orrialdea:
542

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eguberri kantak. Donostiyako Santa Mariyako premileizan kantatubak 1816garren urtean

 

Echegaray, Jose Vicente

 

 SARRERA.

 

 1.

 

 Egurra ebakitzen

 Nekatu ta ondoan

 Aritz baten oņean

 Erdi lo nengoan.

 Amets egin dedala

 Dadukat gogoan

 Guztizko berri onak

 Dirala beingoan.

 

 2.

 

 Ekusi det zeruba,

 Gero begiyetan

 Argitasun aundi bat

 Alde guztiyetan;

 Norbaitek belarrira

 Esandit ouetan

 Jauna jayokodala

 Gaur amabiyetan.

 

 ZORTZIKOA.

 

 1.

 

 Gau eder erogarri

 Zoriyonekoa

 Lurrera etorri zana

 Gure Jaungoikoa,

 Asmegitari onak

 Agindutakoa,

 Egunik argiyena

 Ez bezelakoa.

 

 2.

 

 Ukullu zar batean

 Belea-eko erriyan

 Guro Jesus jayo da

 Gabaren erdiyan:

 Jakindurik agudo

 Artzayak mendiyan

 Jachi dira lasterka

 Denbora guchiyan.

 

 3.

 

 Izar argi eder bat

 Lagun arturikan

 Iru errege datoz

 Oriyentetikan.

 Galdezka igaro dira

 Jerusalendikan

 Jesusaren jayotzaz.

 Duten berririkan.

 

 4.

 

 Ekusi ta ezagutu

 Dutenean Jauna

 Lasterka jarri dute

 Lurrean belauna;

 Biyotzak alchaturik

 Jesusaren gana

 Irurak egin dute

 Eskariyo bana.

 

 5.

 

 Aingeru zerukoak

 Lurrera etorriyak

 Jesusen ingurutan

 An daude guztiyak;

 An daude erregeak,

 An daude artzayak

 Aur eder arri eman

 Nairikan begiyak.

 

 8.

 

 Jesus eta Mariya

 Ona Joserakin,

 Ona emen aingerubak

 Soņu ederrakin:

 Ona zeru quztiya

 Jaungoikoarekin,

 Ona gaurko gabean

 Lurrean gurekin.

 

 EUSKARICHOA.

 

 Guazen, ekus dezagun

 Aur jayo berriya,

 Guazen, egin zayogun

 Ongi etorriya;

 Guazen, eman zayogun

 Jana ta erariya,

 Oya, legorpea ta

 Jantzi-erantziya.

 

 ***

 

 SARRERA.

 

 1

 

 Au gabaren guztizko

 Ederra ta alaya,

 Berak ekarri digu

 Jaunaren doaya;

 Garaiturik beingoan

 Infernuko etsaya

 Gelditzen da zeruko

 Atea idikiya.

 

 1

 

 Kristabak, aitor zagun

 Gure doikerra,

 Zeren Jauna izan dan

 Ain kupidakorra,

 Esanaz biyotzetik

 Fede andiarekin

 Jauna izan dedilla

 Betiko gurekin.

 

 ZORTZIKOA.

 

 1.

 

 Gau eder aukerako

 Parerik gabea,

 Zuk ekarri gaituzu

 Erredentorea;

 Zuk kristau guztiyentzet

 Dakartzu bakea,

 Lurrera jechirikan

 Gaur gure jabea.

 

 2.

 

 Irugarren personak

 Trinidadekoak

 Gaur idiki dizkigu

 Ate zerukoak.

 Bere onesgilleko

 Obra birtuteak

 Garaitu du etsaya

 Ta urratu kateak.

 

 3.

 

 Ona Trinidadeko

 Bigarren persona

 Digun amoriyuaz

 Egiņik gizona;

 Mariya batzayaren

 Errayetatikan

 Lurrera etorri da

 Eristabagatikan.

 

 4.

 

 Gaur egikarituda

 Zoriyon gurean

 Guzialdubenaren

 Naigiņa larrean;

 Gaur Betlengo estalpe

 Beartu batean

 Gure Jesus maitea

 Dago trosa artean.

 

 5.

 

 Herodesek jakiņik

 Aurrarea jayotza

 Bereala nai digu

 Eman eriotza:

 Baņan egiztatzeko

 Lendandik esana

 Aingeru bat jachi da

 Aita Josegana.

 

 8.

 

 Ametseten aitu du

 Esaten diyola

 Ejiptoko bidean,

 Jarri dediyela,

 Guazen, jarrei zayogun

 Kristabak munduban,

 Gero arki dezagun

 Guztiyek zoruban.

 

 EUSKARICHOA.

 

 Guazen guztiyok, guazen,

 Lasterka Belena,

 Guazen, gaur da jayotza

 Gure Jesusena.

 Guazen, gaur da lurreko

 Gaurik ederrena,

 Guazen, kristau maiteak,

 Guazen bada aurrena.

 


inprimatu