Euskal-Herri maitea
Gure herria geure aberria
zein polita eta zoragarria
zure jendea hezia ta jatorra
zure mendiak, belar, lore, ta
zuhaitzez beteak daudela
ikusten dituzte gure begiak
Gora Euskal-Herria
maite dezagun gure soterria
sortu dezagun gure tartean
batasuna, eta elkartean bizi gaitezen
gure asaba zaharren lurrean
kontserba ditzagun ohiturak
jolasketak, eta abestiak
Gora zaharrak eta gazteak
Gizonezkoak eta emakumeak
Hego, Ipar eta mundu guztiko senideak
utz dezagun haundikeria, txarkeria ta zabarkeriak
Bat garela ba dakigu, nahiz zazpi zatitan agertu
Hizkuntza bat dugu
nahiz era askotara mintzatu
eskuindarrak eta ezkertiarrak
badugu denontzat tokia
gure Euskal Herri maitean.