inprimatu
Erroma ta Errezil arteko godaketa
Izenburua:
Erroma ta Errezil arteko godaketa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
240.zk.
Orrialdea:
1

Erroma ta Errezil arteko godaketa

 

     (Jarraipena)

 

 Albista ori juan eta laister

 An Erromako errian,

 Senadu danak erantzun zuan

 Guziz asarre aundian;

 "Burruka ori irabaz dute

 Txit-errez beren errian:

 Guk ere ori egingo degu

 Nai bada geren lurrian:

 Gizonez-gizon, euskaldun oyek

 Etorri nai dutenian.

 

 Uste gabeko erantzuera

 Arrokerizko orrekiņ,

 Euskal-mutillak berotu ziran

 Omen-nai aundiarekin;

 Oyartzun'en zan Jauregi-etxe bat

 Lartaun'en izenarekin;

 Ango galai bat gidari berriz

 Eun mendi-mutill onakiņ

 Burrukatzeko pozez juan ziran

 Bada danak alkarrekiņ.

 

 Erroma ondoko Tiber zeritzan

 Ibai zabalen erdian,

 Zelai polita antxe zegoan

 Arras leku ederrian;

 Esola-esiya zeukan egiņa

 Guziz arreta aundian:

 Berreun gizon burrukatzeko

 Itxitu orren erdian

 Iges-lekurik iņora ezta

 Etsayak berriz aldian.

 

 Erromatikan irten ziraden

 Burrukarako lurrera;

 Kantauritarrak arrimatuaz

 Ibai-aren basterrera,

 Beren gabarra zulatu eta

 Bota zuten ondarrera:

 Erromatarrak ikusten zeuden

 Mendi-mutillen sarrera;

 Jauzka ta triska igaro ziran

 Zelaitxoaren gaņera.

 

 Erromatarrak albora ziran

 Etorri galdetutzera,

 "Ea zergatik botatzen zuten

 Ontzi ura baztarrera":

 Kantauritarren buruzariak

 Erantzun zien ostera;

 "Lenengo lana, orain goazen

 Zelaian burrukatzera,

 Eta ondoren zuen gabarran

 An gera beste aldera."

 

 Noiz-bait bear da, bildu ziraden

 Burrukara alkarrekin:

 Bi aldetako buruzariak

 Eun-bana gizonekin:

 Lizar-makillak orduko armak

 Puntan burni zorrotzekin.

 Biotzak taupa egingo zien,

 Ori ikustearekin;

 Erromatarrak geyenak iltzen

 Lenengo zartadarekin.

 

 Ogei eta bost gizon ziraden

 Illak Kantauritarrari,

 Larogei eta geiago berriz

 Oyek Erromatarrari;

 Euskaldun au irabazirik

 Burruka ospatsu ori,

 Une artantxe eldu zioten

 Etsayaren ontziari,

 Eta betiko berendu zuten

 Transtiberiko lur-berri.

 

 Erromatarren lendakariak

 Senadu'ko itzarekin

 Euskaldun aiei au esan zien

 Zintzotasun guziakin:

 "Alkar-arturik bizi nai degu

 Orain aurrera zuekin

 Seme ordeko nai badezute

 Izan il arte gurekin,

 Egingo degu gure alabak

 Emazte emanarekin".

 

 Euskaldun ayek adoreturik

 Guztiak baten itzera

 Erantzuer-au esan zioten

 Jaun prestu ayei ostera:

 "Jarriko gera zuen alabak

 Gure emazte izatera,

 Pake gozoan gerta gaitezen

 Gu alkarrekin aurrera;

 Ta anaitasun guziarekin

 Erroman biziko gera".

 

 Bi erri oyek pake gozoan

 Ordutik ziran gelditu:

 Zer gertatu zan orra nik esan

 Iņork nai badu aditu.

 Gipuzkoa-onak bere fueroak

 Egundaņo gorde ditu:

 Probinzi onek seme leyalak

 Oraindaņo izan ditu;

 Aurrera ere ala dezala

 Beti, dan arte jarraitu.

 


inprimatu