inprimatu
Erroma ta Errezil arteko godaketa
Izenburua:
Erroma ta Errezil arteko godaketa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
239.zk.
Orrialdea:
1

Erroma ta Errezil arteko gudaketa

 

 Ogei eta sei bat urte alde

 Jesus baño lenagotik,

 Etsai gogorrak etorri ziran

 Gure aurka Erromatik:

 Bildur aundirik ustez etzuen

 Bada izango gugatik;

 Asmo gaiztoak bestera ziran

 Egiñal egiñagatik,

 Euskaldunak bai garaillariak

 Len eta orain ta beti.

 

 Antistio an eta Firmio

 An Marko Agriparekin,

 Oktabiano buruzaria

 Ere an zuten berekin:

 Iru talderi etorri ziran

 Lau nagusitzari oyekin,

 Utsalkeria aren banderan

 Ongi zabalduarekin

 Era onetan sartu ziraden

 Ausardi gogorrarekin.

 

 Lenengo lana ateak itxi

 Itxasoz eta legorrez,

 Bañan etziran luzaro egon

 Arpegi eman bildurrez:

 Loa gabean ariña eta

 Begiak ernai egunez,

 Bereala ziran kementsuenak

 Asi galdetzen lagunez,

 Aitaren seme irten ziraden

 Gaur irakurtzen degunez.

 

 Gogoan gorde leikeana da

 Seme orien esana:

 "Erromatarrak or datozkigu

 Gudatutzera gugana;

 Aldan guzia biribillatu

 Bear degu alkargana

 Bildurrik gabe sartu aurrera

 Gogor etsayaren gana

 Zapal-dezagun indarrarekin

 Onuntza agertzen dana."

 

 Uste etzala samindu ziran

 Erromatar ayen farrak,

 Gipuzkoako mendi-mutillak

 Ziradelako azkarrak;

 Buruzariak ere etziran

 Orientzako ain txarrak,

 Oñak ariñak, gorputz lirañak,

 Gogor berriz atzaparrak:

 ¡Ainbeste milla gizon mendean

 Gure probinzi bakarrak!

 

 Asi ziraden etor-berrian

 Erromatarrak gogorki,

 ¿Bost-bat urtean zenbat gudaldi

 Galdu zituzten nork daki?

 Alegin asko egin det, baña

 Nik au ezin erabaki:

 Gerraren gura baziran ere

 Aspertu ziran ederki,

 Soldadu arro andiputz ayek

 Jolastun egonagati.

 

 Izu-ikaran arkitzen zala

 Etsayaren talderia

 Otabiano'k atera zuan

 Erritarretan berria:

 Nolabait ere edertu naiez

 Bere guda galgarria:

 Burruka zintzo bat egin eta

 Batak besteri legia,

 Al zan lenena bukatu zedin

 Kantabriako gerria.

 

 Euskaldunaren agintariak

 Oni entzutearekin,

 Erantzun zion: "Konforme gera

 Gu zure esanarekin;

 Iru-reun mutil berezituak

 Emen dauzkat nik nerekin,

 Azken-burruka nai badezute

 Onela egin gurekin,

 Buruz buruan etor zaitezte

 Gudari onenarekin".

 

 Bear bezela zuzendu zuten

 Beren itz omenezkoa,

 Izendaturik zegoan bada

 Burrukarako lekua,

 Gipuzkoa'ren ospe andirako

 Zelai bat Errezillgua,

 Makiñaren bat Erromatarrak

 Bizia utzitakua;

 Egun beretik da erri ori

 Esan dan izenekua.

 

 Ordu-ta-laurden iraun zuan

 Gauzak gutxi gora-bera,

 Eta burruka beti-bezela,

 Mendi-mutillen aldera;

 Erromatarrak iya guztiak

 Erori ziran lurrera:

 Otabiano'k ikusirikan

 Bere jendeen galera

 Zer gertatzen zan laister bidaldu

 Zuan Erroma aldera.

 

     (Jarraituko da.)

 


inprimatu