inprimatu
Erlojerua
Izenburua:
Erlojerua
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
166.zk.
Orrialdea:
1

Erlojerua

 

 Aspaldian bizi zan

 Blas erlojerua,

 bizibide askotan

 gizon jakintsua.

 Aritzen zan azkenez

 erloju-konpontzen:

 ongi etzebiltzanak

 txarkiago jartzen.

 Ara, beingo batean

 etxetik atera,

 ta baserriratzen da

 bear dan lanera.

 Baserrian erloju

 zegon geldituta:

 olioren biarrez

 noski nagituta.

 Blas'ek azka-zizkion

 txirringa guziak,

 gero txarki jartzeko

 len ondo zeudenak.

 Konpondutzat utzita

 anaik jun zanean,

 erlojua zan asi

 eruaren gisan:

 ordubatak ba-ziran,

 jotzen zituan bi;

 eta amabietako,

 berrogeitamabi.

 Amabostenbat egun

 onela eginda,

 baserriko andria

 jetxi zan kalera,

 eta ikusi-orduko

 erlojeru zarra,

 esan zion: Etzigun

 laga obra txarra:

 len bedorrek konpondu

 zigun erlojuak

 jotzen ditu geroztik

 ogeika orduak.

 Eta erantzun zion

 Blas'ek arriturik:

 Zenbat denbora pasa

 zuan len geldirik?

 —Jauna, segururikan

 ez dakit nik zenbat;

 baņa pasako zuan

 urte osoren bat.

 —Orduan utzi zazu,

 ez egin kasurik

 arrek pieza denak

 daduzka osorik;

 orain ari da noski

 lengo orduak jotzen;

 eta dituanean

 guziak osatzen,

 iņork ikutu-gabe

 zuen erlojuak

 segiruko du jotzen

 egoki orduak.

 


inprimatu