inprimatu
Eriotza!
Izenburua:
Eriotza!
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
256.zk.
Orrialdea:
1

ĄEriotza!

 

 Eriotzaren ikaskai on bat

 Astera noa gertutzen

 Nere adimen lotutakoa

 badet beņepein askatzen;

 Zeruko Aita nere premiak

 Zuri dizkitzut agertzen

 Zure graziaz jantzi ezkero

 Etzaigu asko kostatzen

 Baņan bestela nik ez dezaket

 Argatik dizut eskatzen.

 

 Jakiņa dago, il bear degu

 Mundura jayo guztiak,

 Au esaten du gure fediak

 Ta ezkillen "talan" tristiak;

 Baldin kristauok ziņez bagaude

 Zentzu zuzenez jantziak

 Aldez aurretik egin ditzagun

 Geroko bide garbiak

 Gloriatuak izan ditzagun

 Gorpuz ta anima guztiak.

 

 Gogoratzen maiz jarri giņezke

 Lenari begiratuta

 Iltzeko zenbat egoten diran

 Luzaro oyeratuta

 Samintasuna artutzen degu

 Gaitz orri begiratuta

 Baņan bat-batez iltzeaz ere

 Legoke ikaratuta

 Baldin ez bada lenagotandik

 Arkitzen ongi gertuta.

 

 Zartuta asko bizi oi dira

 Il izandu da gaztia

 Aurrera ere gerta diteke

 Bata bezela bestia

 Ona egiten gaztetandikan

 Obeki degu astia

 Kaltegarri da zuzentze ori

 Beti geroko uztia

 Inpernurako arriskoan da

 Orren anima tristia.

 

 Izanagatik batek luzaro

 Bizi izateko ustia

 Gure eskuan ez baitakagu

 Jaunak il gabe uztia;

 Zenbat urteko edo norekin

 Egin degu ba trukia,

 Engaņatuak bizi gerala

 Nai nuke erakustia.

 Nai bada ta ez juan bear degu

 Datorrenian eskia.

 

 Bat bildurtuta egon diteke

 Eriotzari begira

 ĄAi nolakoa izango ote da,

 Nere animen irtera!

 Mundu ontatik joan bear degu

 Surtara edo glorira

 Egin ditugun emengo lanak

 Merezi duten tokira

 Andik geroko damutasunak

 Alperrik izango dira.

 

 Gure anima berezitzia

 Ez degu gauza biguņa

 Mundu guztia bildurraz daukan

 Egun izu ta illuna

 Gure Jainkoak ain ezkutuan

 Au da ipiņi ziguna

 Noiz, nola ta nun iņortxok ere

 Batere ez dakiguna

 Zenbat gerogo ta alderago

 Guztiyoi datorkiguna.

 

 Il bezin laixter juan bear degu

 Jaungoikoaren aurrera

 Epai zuzena emango duen

 Jaun-Aundiaren urrera;

 Antxen ikusi nai ez duanak

 Bere animen galera

 Aldez aurretik gozatu beza

 Jesukristoren kolera

 Bide onera biurturikan

 Gaiztoak izan bagera.

 

 Baldin errurik arki badegu

 Geren animen kaltian

 Garbitutzia Jesus'engana

 Lenbailen bildu gaitian;

 Geren gogo on eta Jaunaren

 Laguntzarekin batian

 Etsai gaiztoak lotu baņo len

 Leize zuluko katian

 Sendagai onak billa ditzagun

 Munduan gauden artian.

 

 Jaungoiko ona maitatutzeko

 Itza guk eman genduan

 Eta laguna gerok bezela

 Kristauak or zer lan duan

 Izatez oso argalak gera

 Tentazioak buruan

 Pekatarien Ama maitia

 Emen erbeste galduan

 Gorde gaitzatzu orain ta gero

 Eriotzako orduan.

 


inprimatu