Salbatzaileari
Roger Durand.
I
Gurutzean gaitu Jesusek salbatu,
Guretzat odola han ichuri baitu;
Zangoak zituen itzez zilhatuak,
Zilhatuak ere bere bi eskuak.
II
Hiru urthez ditu eriak sendatu,
Hilak ere phiztu, ongiak hedatu:
Esker bihurtzeko, huna nola duten
Judu tzar horiek hiltzerat emaiten.
III
Hor apostoluek ihes egin zuten,
Jesus Jauna bera zutelarik uzten;
Johanes zitzaion bakharrik segitu,
Gurutze apian zen belhaunikatu.
IV
Jaunak, ikhusirik hor apostolua
Bere amarekin belhaunikatua,
Diotso amari: "Horra zure haurra".
Gero Johanesi: "Horra zure ama".
V
Jainko Jauna dugu goresten aitatzat
Eta haren Ama halaber amatzat;
Othoizten zaitugu, Ama amultsua,
Eman dizaguzu hil eta zerua.