inprimatu
Jo aintzina!
Izenburua:
Jo aintzina!
Sinadura:
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Duny-Petre, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
986.zk.
Orrialdea:
4

Jo aintzina!

 

Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)

 

 1

 

 Iholdiko eliza ontsa berritia,

 Lehen bezain eder du bere aurpegia.

 Hari beha bainintzan, arrunt harritia,

 Irriz ari zen naski, nitaz trufatia...

 Beraz gora Iholdi, ta Ostibarria!

 

 2

 

 Eliza, jauregia, maldaren gainetik,

 Etxe zahar ederrak plazaren aldetik,

 Pentzez eta baratzez hek inguraturik,

 Oi, zer lili buketa, oraino bizirik!

 Ez da, Pe-Nafarroan, hain pollitagorik.

 

 3

 

 Ba, bainan gibeletik, malda sahetsian,

 Jauregi gaixo hura zagon ahalgian,

 Elizaren ondoan, iduriz ikaran,

 Dorreak arraildiak leihoak haizian...

 Elizalarrekoek zer dute gogoan?

 

 4

 

 Araiz, Iholdiarrak dira axolatzen

 Jauregi ttipi hortaz, ikusiz nola den.

 Artatuko dutea, gainetik bederen,

 Berrituz teilatia, xaz ez bada aurten?

 Zerbait egin behar da, hor lehen bai lehen.

 

 5

 

 Zaindu behar litake Plazaren itxura,

 Josirik elizari jauregi xaharra,

 Leku pollit horrekin, laket estranjerra,

 Herriaren arima hor baita segurra...

 Hots, Meria batentzat, zer toki ederra!

 

 6

 

 Hortan, lauda ditzagun gure arbasoak,

 Eta gure lehengo ofizialiak,

 Harri-pikatzailiak, harginak, zurginak,

 Apaindu baitzituzten herri zaharrenak,

 Amultsuki moldatuz bere lan guziak!

 

 7

 

 Moldatu baitzituzten. mendi bazterrian.

 Etxe xuri xabalak, lau haitzen erdian,

 Zubi-bizkar gogorrak, osinen gainian,

 Gaztelu-etxe gaitzak, bortuko bidian,

 Hil-harri biribilak, elizen aldian!

 

 8

 

 Kaskoinkerri zozoak zuhurki baztertuz,

 Etxe zahar ederrak barnetik berrituz,

 Bainan eskualdunki kanpotik apainduz,

 Gauden herritar beti, duguna maitatuz,

 Ohidura zaharrak ontsa begiratuz!


inprimatu