inprimatu
Izatzaz giten
Izenburua:
Izatzaz giten
Sinadura:
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Duny-Petre, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
799.zk.
Orrialdea:
4

Iratzar giten

 

Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex) Piarres Heguitoa

 

 1

 

 Nik uste nien, Frantses-Herrian,

 Gure gizonak gerlan izanik,

 Jendia zela bizi goxoan,

 Azkatasuna irabazirik.

 Gezurra dugu! Bizkitartian,

 Ez da gehio zuzentasunik.

 Nor da nagusi etxe batian,

 Gobernukoek diotelarik:

 Ez bahiz untsa hire tokian,

 Ixilik ago, eta joan hortik!...

 

 2

 

 Bazen Erroman Aita Saindu bat,

 Erraiten zien gobernieri:

 Jin bedi lana gizonen ganat,

 Bego zuhaitza bere lurrari,

 Igorrazie, bas-herrientzat,

 Lantegi zonbait hango semeri...

 Minixtro batek, harat ta hunat,

 Manatzen dako menditarrari:

 Lanik ez baduk, habil hirirat,

 Etxia saltzak estranjerrari!...

 

 3

 

 Parisen dira baruzagiak.

 Han dira Jaunak, mutilak hemen.

 Heien zapeten garbitzailiak,

 Hala zirezte, bethikotz omen. 

 Dituztelarik euri uharrak,

 Zer gertatzen da? Ziek bustitzen?

 Holako gizon handi-mandiak

 Hozten direa? Ziek eztultzen!

 Beraz, nor gira Eskualdunak

 Basa-Jaun batzu gira Parisen!...

 

 4

 

 Paristarreri gure herria:

 Lapurdi, Nafar, edo Zibero.

 Erosi nahi dute guzia,

 Etxe batian sartu da gero:

 Sukaldian den untzitegia,

 Zizelu, gopor, zakur, zikiro,

 Hermeru, ohe, mai, emaztia!...

 Har lezazkete bazterrak oro,

 Ahal balute, gure airia...

 Garetzat, agur ta putza bero!...

 

 5

 

 Arrotz horier nagusitzeko,

 Eskualdunki gauden fededun.

 Amodiotan ta ezkontzeko,

 Eskualdun bat xerka dezagun.

 Ederki haurren erabiltzeko,

 Gure mintzaira bethi xapeldun.

 Behar delarik utzi geroko

 Etxe maitia, eta joan urrun,

 Zer othe gira bilakatuko?

 Izanen gira, han, Eskualdun!...

 

 6

 

 Bethi petzero, ta lo eginez,

 Amentsekilan nintzan aspaldi.

 Gaztek ez nahiz, amor emanez,

 Kinka tzar huntan egon, biderdi,

 Erran dautate, goiz eder batez:

 Haugi gurekin ta erna hadi!

 Intzun orduko, eta beldurrez

 Ihardesteko berant baladi,

 Iratzartu niz, botzik erranez:

 Hola gaztiak! Gora Euzkadi!...


inprimatu