inprimatu
Berak erranez
Izenburua:
Berak erranez
Sinadura:
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Duny-Petre, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
690.zk.
Orrialdea:
4

Berak erranez

 

Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)

 

 1

 

 Izanik omen pilotaria,

 Erran ta erran ari zen Manez,

 Zer den oraiko Joko-Berria...

 Hortan, jabetuz pilota batez,

 Trenkatu nahiz bethi kintzia,

 Hutsak eginik aldi guziez,

 Atcheman zien estakuria:

 Eskietan min, edo bestenez

 Pilota-plaza zakon ttipia!

 Chapelduna zen... berak erranez!

 

 2

 

 Oilanda deitu neska gaztia,

 Bethikotz eder ezin egonez,

 Mutzurdina zen bilakatia,

 Parisen sehi lehen izanez.

 Bana geroztik, zer kondaria

 Emaiten zaukun dena gezurrez:

 Miss izanikan, egunkaria

 Zen estalia haren potretez!

 Jinkoak daki nun den egia.

 Erregina zen... berak erranez!

 

 3

 

 Kaskoin ergel bat, mihi luzia,

 Mintzo zen gerlaz, untsa edanez.

 Lehertu zien, hor, etsaia,

 Lau gizon hilik ukaldi batez!

 Gure Pettiri trufatzailia,

 Irrintzinaka hasirik tanpez,

 Ikaran zagon kalakaria,

 Ahoa nunbait hetsi beharrez,

 Beldurrarekin zuri-zuria.

 Gerlaria zen... berak erranez!

 

 4

 

 Bere buriaz arras hartia,

 Gizon gazte bat, urruntik jinez,

 Iduri zaukun zela Printzia,

 Mintzatuz zaldiz edo langilez,

 Aipatuz etche ta jauregia:

 Ezkonduz geroz, espanturik ez...

 Borda batian zien tegia,

 Ama gaichoa, langilen ordez,

 Asto maingu bat, bere zaldia.

 Haberatsa zen... berak erranez!

 

 IGORTZE

 

 Jaun Presidenta, gora Frantzia!

 Dena espantu, oihu eginez,

 Harrotzen duzu mundu guzia.

 Goberniak du sinesten zinez

 Europan dela, Frantses ttipia,

 Lehen-lehena... berak erranez!


inprimatu