inprimatu
Arrantzaleen bertsoak. Ulia Mendiko itoen oroimenez
Izenburua:
Arrantzaleen bertsoak. Ulia Mendiko itoen oroimenez
Sinadura:
Donibane Pasai
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Donibane Pasai

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
577.zk.
Orrialdea:
3

Arrantzaleen bertsoak. Ulia-Mendi'ko itoen oroimenez

 

Donibane Pasai

 

 Erruki zaitezte

 o kristau maiteak

 larri dabiltzalako

 gaur arrantzaleak

 Sufritzen daude eta

 famili tristeak

 ez diotelako ez

 laguntzen suerteak

 

 Portutikan urruti

 itxasora joanik

 ezin ekarri dute

 andikan arrainik

 Iñoiz etortzen dira

 abek esku utzik

 trezak eta kordelak

 urian galdurik.

 

 Ikusirik andrea

 ikusirik aurrak

 negarrez asitzen da

 orduan senarra

 Esanaz Jaungoikoa

 au da suerte txarra

 batere kulpik gabe

 gaur etorri dana.

 

 Egunaz eta gabaz

 dabiltz itxasoan

 aize otzak arturik

 beti arrixkoan

 Saiatu dira baña

 oran dañokuan

 ala ere ezin bizi

 dituzu munduan.

 

 Itxasoa asarre

 jartzen dizunean

 arrantzaleak triste

 dabiltz legorrean

 Ikusirik mixeri

 gorria aurrean

 ogirik ez dutela

 jateko etxean.

 

 Limosna bana eman

 gure anaiari

 bizia galdu duten

 sendi etxeari

 Biotz-biotzetikan

 esanaz Jaunari

 laguntzeko Zerutik

 arrantzaleari.

 

 Inglaterra aldean

 gizonak itorik

 aurtxo eta andreak

 Ez dute zer janik.

 Euzko langille ziran

 oroitu arren ta arren

 zure esku zabala

 Luzatu lenbailen.

 


inprimatu