Pilatus Hiritarra eta Pierres-ttipi menditarra
Dibarrart, Pierre
1
Eztai ederral Eskual herrian
Egin ditugu ihauterian
Bozkariorik haundienian,
Bai, altaideak gutaratzean,
Adichkidekin hau egitean,
Zoriona zen gure artean.
II
Nahiz ez ginen haundietarik,
Espos hekien bi aldetarik
Ginen Eskualdun garbietarik,
Yakinxun haundi yaun hiritarraik,
Zauku ethorri batto bakharrik.
Itzultzekotan gu choraturik.
III
Udako egun bero-garbian
Nola erlea loretegian.
Zagon yaun-hura gure erdian;
Gu oro ichil mintzo zenian;
Iduri saindu hastapenian.
Satan ttipi bat zen azkenian.
IV
Yakinxun haren yakitatea
Da khoro-dunen laidoztatzea;
Yainkoa baithan ez sinhestea;
Mundua eta gu egitea,
Ez deusetarik gauzeu hastea,
Haren ustean da suertea.
V
Erran du ez da botherexurik
Gizona baino goragokorik.
Guri gaztigu eman dironik
Ez da zorigaitz ez zorionik,
Ez arimarik berechten denik,
Akhabo dela hilez geroztik.
VI
Zuhurren gisa mintzatu baitzen.
Gazte zoroek sinesten zuten,
Ustez osoki argitu zen.
Etzen ez gaizki irriz asitzen,
Haren gezurra etzela galtzen,
Toki onean zuela saltzen.
VII
Mendi gaineko Pierres-ttipi
Loxarik gabe zitzaion yeiki
«Ichil zaite hor, ez mintza gaizki;
«Arras zorotzat gauzkatzu naski;
«Yakinxun zare, bainan ez aski,
«Tontoak ere zerbait badaki.
VIII
«Huna oilo bat nuahain gainean;
«Arrolzea zen amaren pean,
«Gero chitoa sorthu zenean
«Arrolzerik ez mundu hastean,
«Oilo lehenak erran artean:
«Nork du lehena eman lurrean?
IX
«Nungo gizonak deraut erranen
«Gairik gabe dut lana eginen,
«Deus erain gabe sor araziren;
«Hastapenean hazirik etzen,
«Ez deusetarik nork erain zuen?
«Ikusazu hor Yainkoa baden.
X
«Begira zozu iguzki horri,
«Arraxetako ilhargiari.
«Gau izarratu garbienari;
«Zoin yakinxunek ditu ezarri
«Yarraik-arazten tenoreari,
«Hox, erradazun; norda gidari?»
XI
Yaun haundi hori hari zen kantuz
Bizarra eskuz bihurdikatuz,
Gehiago deus ezin asmatuz,
Behin errana gero ukhatuz,
Bere burua ezin garbituz;
Hura zen hura Pilatus.
XII
Pilatus harek badu bai lagun
Mila batean sei-zazpi ehun...
Hek utz ditzagun ahalaz urrun.
kantabre kasta, gauden fededun,,
Yainkoa othoitz gau eta egun:
Gero zerua goza dezagun.